Lorenzo Ghiberti
(
Florentzia
,
1378
-
1455eko
abenduak 1
) Q
uattrocentoko
idazle, eskultore, arkitekto eta urregin
italiar
bat izan zen.
Jarduera artistikoa urregin gisan hasi zuen. Alabaina, ez zen
1401
arte ospetsu egin,
Florentziako
Santa Maria dei Fiori
katedraleko
bataiategiko
bigarren ateak apaintzeko lehiaketan parte hartu eta irabazi zuenean, beste finalista
Filippo Brunelleschik
sariari
ex aequo
(meritu berarekin) uko egin ondoren.
Lehiaketa hori irabazi izana erabakigarria izan zen haren bizitzarako, eginbeharraren handitasunak tamaina handiko lantegi bat sortzea eskatu baitzuen, hiriko garrantzitsuena bihurtu zena mende erdiz. Bertan
Pizkundeko
artista nabari asko prestatu ziren,
Donatello
,
Michelozzo
,
Uccello
,
Masolino
eta
Filarete
, kasu.
Ate horietan (
Paradisuko Atea
) egin zuen lanak hogei urte baino gehiago iraun zuen (
1403
-
1424
) eta
Jesusen
bizitzaren hogei atal eta zortzi santu taila egin ziren, oso estilo zehatzekoak,
gotikotik
oso gertu.
Haren lanak hain arrakasta handia izan zuen aurrerago
Florentziako
merkatarien
korporazioak
bataiategi bererako hirugarren ate bikoitz bat egiteko lana enkargatu ziola,
1452an
amaitu zuena.
Itun Zaharreko
eskenak irudikatzen dituzten brontze urreztaturizko hamar baxuerlieberekin apainduta dago, aurrekoaren erabateko estilo ezberdinean eginak, pizkundetar perspektibaren arauak jarraituz.
Michelangelok
ate horri
Paradisuko Atea
izena eman zion eta gaur egun ere hala ezagutzen da.
Brunelleschirekin batera beste behin ere iritsi zen finalera Santa Maria dei Fiori katedralaren
kupula
eraikitzeko lehiaketan, baina lana Brunelleschiri eman zioten.
Ghibertik Florentziako
Orsanmicheleko elizarako
brontzezko estatua batzuk ere zizelkatu zituen. Bere azken urteetan bere
I Comentarii
("Iruzkinak") laneko hiru liburuak idatzi zituen; hor, margolari eta eskultore italiarren erreferentzia baliotsuak sartu zituen, baita
autobiografia
bat ere, kontserbatzen den artista baten lehena dena.