Lombardia
[1]
(
italieraz
Lombardia
;
lombardieraz
Lumbardia
)
Italiako
iparraldeko eskualde bat da, Mendebaldeko
Alpeetan
dagoena.
Milan
du hiriburu eta hiri nagusia.
Iparraldean
Ticino
eta
Grisons
kantoiak (
Suitza
), hegoaldean
Emilia-Romagna
eskualdea, ekialdean
Trentino-Adige Garaia
eta
Veneto
eta mendebaldean
Piemonte
ditu mugakide.
Bi eskualde nagusi bereizten dira Lombardian. Iparraldea oso menditsua da (Alpe mendiak,
Ortler
eta
Adamelloko
mendikateak) eta bertan dago Lombardiako gailur garaiena,
Bernina
(4.052 m).
Glaziarren
higadurek haranak (
Valteline
) eta aintzirak (
Iseo
eta
Como
,
Maggiore
,
Lugano
,
Garda
) sortu zituzten eremu honetan. Hegoalderago dauden mendi apalagoek (
Brescia
eta
Bergamo
inguruan) iparraldeko mendiak eta hegoaldeko ordoki emankor eta oparoa bereizten dituzte.
Adda
,
Adige
,
Mincio
,
Oglio
,
Po
,
Sesia
eta
Ticino
dira Lombardiako lurraldea zeharkatzen duten ibai nagusiak.
Italiako
lurralderik oparoena da Lombardia, bai industriari, bai merkataritzari eta baita nekazaritzari dagokionez ere. Italiako iparraldeko
Genova
,
Turin
eta
Milango
hiriek eratzen duten industria eremuaren parte bat hartzen du; metalurgia, automobilgintza, makineria, ehungintza, janari industria, kimika eta altzarigintza dira industria nagusiak.
Oso garrantzizkoa da, orobat, bertako
haranetako
zentral hidroelektrikoek sortzen duten indarra. Lombardiako lurra emankorra eta oparoa izaki oso garatua dago nekazaritza: garia, garagarra, arroza, artoa, azukre kanabera, barazkiak eta fruitu arbolak behe lurretan eta olibondoa, mahatsa eta abere hazkuntza, eremu garaietan. Turismorako azpiegitura handiak (negu kiroletarakoak batik bat) daude iparraldean,
mendialdean
.
K.a. III. mendetik aurrera herri
galiarrek
eta, ondoren, erromatarrek okupatu zuten egungo Lombardiako lurraldea. 568-572. urteetan lombardiar germaniarrek konkistatu eta bertan egokitu zuten
Lombardiako erresuma
.
774an
Karlomagnok konkistatu zuen eta Italiako erresumako lurralde bihurtu zen 843an. 951n
Oton I.a Handia
Germaniako enperadorea jabetu zen lurraldeaz, eta 1176an bertako hiri nagusiek (Milan, Pavia, Cremona…),
Lombardiako Ligan
bateraturik,
Frederiko I.a Bizargorria
menderatu zuten.
XIV. mendean, Veneziako eta Milango hirien artean banatu zen Lombardiako lurraldea.
Frantziako
eta
Austriako
koroen pean egon zen Milanaldea luzaroan eta 1535ean Karlos V.a enperadorearen esku gelditu zen. 1556an Espainiako koroaren mendean geratu zen, eta 1714an Austriakoarenean.
Frantses inperioaren garaian, Alpeen honaindiko errepublika osatu zuten Lombardian
1797an
eta Italiako erresumaren barnean geratu zen 1805ean. Napoleonen ondoren, Austriako inperioko lurralde bihurtu zen (
Lombardia-Venezia Erresuma
, 1815-1859) eta 1859an Italiako erresumaren barnean geratu zen.
- Milan
: 1.308.735 biztanle (
2006
)
- Brescia
: 191.059.
- Monza
: 121.961.
- Bergamo
: 116.197.
- Varese
: 96.917.
- Sesto San Giovanni
: 83.556.
- Como
: 83.002.
- Busto Arsizio
: 79.552.
- Cinisello Balsamo
: 73.770.
- Cremona
: 71.313.
- ↑
154. araua.
Euskaltzaindia
(Noiz kontsultatua: 2010-10-14)
.