Wikipedia, Entziklopedia askea
Liudmila Vladimirovna Rudenko
(
errusieraz
:
Людми?ла Влади?мировна Руде?нко
,
ukraineraz
:
Людмила Володимир?вна Руденко
) (
Lubni
,
1904ko
uztailaren 27a
-
Leningrad
,
1986ko
martxoaren 4a
) ukrainar-sobietar xake jokalaria eta
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
izan zen.
1950ean Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun titulua eskuratu zuen 16 jokalariz osatutako txapelketa irabaztean. Bigarren Mundu Gerraren ondoren antolatzen zen lehenengo txapelketa zen, 6 urtez munduko txapeldunik izan gabe egon ostean (
Vera Mentxik
, aurreko txapelduna, 1944an hil zen). Txapeldun titulua 1953an galdu zuen
Elizaveta Bykovaren
aurka (6-8; +7 -5 =2).
1952an Emakumezkoen Sobietar Xake Txapelketa irabazi zuen.