Lino Akesolo Olibares
(
Dima
,
Bizkaia
,
1911ko
apirilaren 7a
-
Bilbo
,
Bizkaia
,
1991ko
irailaren 17a
)
euskal idazlea
eta
elizgizona
izan zen. ≪
Axmutil
≫, ≪
Basabil
≫, ≪
Amuxalde
≫, ≪
Nozebarri
≫ edo ≪
Andoni-Zubero
≫ ezizenez ere sinatzen zituen bere idazlanak.
Lino Akesolo Dimako Oba auzoan jaio zen. Lehen ikasketak, euskaraz, jaioterrian bertan egin ondoren, hamar urte zituela Larreako karmeldarren ikastetxean sartu zen, Amorebietan, eta 1927an bertan apaiztu zen.
Eliz ikasketak
Zornotza
,
Markina
,
Gasteiz
eta
Begonan
egin zituen.
Donostia
eta Markinako komentuetako nagusia izan zen.
Bibliotekonomia
ikasketak egin zituen, eta Begonako liburutegiaren arduraduna zen.
1927an, 16 urte besterik ez zituela,
Euskal-Esnalea
elkartearentzat lan egin zuen, eta 1930ean, Cervantesen lan baten euskarazko itzulpenagatik sari bat lortu zuen: "El celoso extremeno" ("Agure kezkatia" euskal izenburua duena).
1936an kapellau gisa aritu zen Eusko Gudarostean, eta, beraz, 1937ko uztailetik 1940ko abuztua arte Langraiz, Duenas eta Carmonako kartzeletatik igaro zen, hamasei urteko kondena jaso eta gero.
1948an Begonara itzuli ahal izan zen, Teologiako irakasle gisa, eta bertan mantendu zen 1969ra arte.
1969an Donostiako Karmeldarren nagusi izendatu zuten, eta 1972an kargu bera hartu zuen Markinan, beste hiru urtez. 1975etik aurrera Begonan egon zen, eta bertan "Retana hiztegia" egiten jardun zuen buru-belarri.
Euskaltzale
saiatua izan zen:
Euskerazaintzako
lehen buru,
euskaltzain
urgazlea,
Eusko Jaurlaritzaren
Euskara Batzordekoa,
Diccionario Retana de Autoridades de la Lengua Vasca
hiztegiaren arduraduna, eta abar.
Bizkaieraz
egin zuen bere lanik gehiena. Ederki ezagutzen zituen
euskara
eta idazle klasikoak. Haren obra zenbait:
Ipina ta Ipina´tarren barri
(1958);
Euskal-esnale euskal-idazle. Yose Pablo Ulibarri
(1962);
Euskalherriaren adiskideak eta Euskal-hiztegia
(1954) etab. Aldizkari askotan idatzi zuen:
Euskal Esnalea
, Karmen'go Argia,
Euzko-gogoa
,
Karmel
,
Olerti
,
Jakin
, Jesus'en Biotzaren Deia, BAP, Agur, Zer
, eta abar.
Itzulpenak:
Agure kezkatia
(Cervantesen ≪El celoso extremeno≫);
Onbidea
(Santa Teresaren ≪Camino de Perfeccion, A. Onaindiarekin batean, 1963); Salmoak (lapurteratik bizkaierara, 1963).
[1]
1989ko apirilaren 4an, "Diccionario Retana de Autoridades de la Lengua Vasca" lana, bederatzi liburukietan, argitaratu zirela iragarri zuen. 16 urtez etengabe lanean aritu ondoren, Lino zen, une horretan, hasierako talde batetik bizirik irauten zen bakarra. Talde horretan besteak beste,
Manuel de la Sota
,
Piarres Lafitte
,
Gabriel Manterola
, Luis Ortega,
Justo Mokoroa
,
Joxe Lasa
,
Damaso Intza
,
Jaime Kerexeta
,
Justo Garate
eta
Polikarpo Iraizoz
elkarlanean aritu ziren. Hiztegi hau
Resurreccion Maria Azkuek
egindako lanari jarraipena emateko asmoz sortu zen. Euskal literatura iraganaren klasikoei buruzko euskarazko lexikoa eta XX. mende amaierako argitalpenak ditu.
- Ertzean zear zabiltzen usoak,
Karmel
.
(1989)
- Ertzean zear zabiltzen usoak,
Euskerazaintza
.
(1989)
- Illen otoitzerako,
Karmel
.
(1978)
- Ortzean zear zabiltzen usoak, Zer.
(1989)
- Salve Mater
(Agur Ama errukiz betea),
Karmel
. (1951)