Wikipedia, Entziklopedia askea
.
Lehenengo meza Kabilian
(
frantsesez
:
Premiere messe en Kabylie
)
Horace Vernet
(
1789
-
1863
) frantziar margolariaren olio-pintura da.
Lausanako
Arte Ederretako Museo Kantonalaren
(MCBA) bidumakoa da, Edgar Kaufmann jr. en
1959
. urtean egindako dohaintza bati esker.
Irudi honek kristautasunaren hedapenarekin zerikusia du eta erakusten du erlijioa nola izan den estrategikoki erabilia mendebaldeko inperialismoa legitimatzeko. Agertzen den ospakizuna hego-ekialdeko
Algerian
1853ko
ekainaren 14ean
ospatu zen, Algeriara iritsi ziren
hogeigarren urteurrena
ospatzeko. Artelan hau helburu propagandistarekin margotu zen Parisen eta Bigarren Inperioren aldeko ikuspuntua indartu nahi zuen. Afrikako erreferentziak ia ez dira agertzen. Margolariak berak parte hartu zuen ospakizunean eta lurralde fedegabe batean Jainko kristauaren goraipamen horretan hunkitua sentitu omen zen.
[1]
- "L'Orientalisme en Europe: de Delacroix a Matisse" du 28 mai au 28 aout 2011. La Vieille Charite Marsella
-“1516-2016: Bake-itunak. Tratatos de paz. Traites de paix. Peace Treaties. 2016/6/18-2016/10/2. San Telmo Museoa. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.
- "L'Orientalisme en Europe: de Delacroix a Matisse" du 28 mai au 28 aout 2011. Centre de La Vieille Charite. Marsella. Hazan: Paris, 2010. Erakusketaren katalogoa.
- “1516-2016: Bake-itunak. Tratatos de paz. Traites de paix. Peace Treaties. 2016/6/18-2016/10/2. San Telmo Museoa. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia. Donostia / San Sebastian 2016: Donostia, 2016. Erakusketaren katalogoa