Wikipedia, Entziklopedia askea
Lebensraum
(
alemanez
bizi-eremua
)
Adolf Hitlerren
eta ideologia
naziren
ideia politiko nagusienetakoa zen.
Alemania naziren
politika espantsionista eta ondorengo konkistak justifikatzeko balio zuen,
Alemaniako
populazioaren hazkundeak lurralde gehiago (Alemania Handia) eskatzen zuelako.
Hitlerren
Mein Kampf
liburuan bertan adierazten da historia
arrazen
arteko borroka hilkorra eta amaigabea dela. Ideologia
arrazista
horretan eta
gizarte-darwinismoan
oinarrituta, arraza nagusiek arraza ahulagoak menderatzen dituzte.
Eslaboak
menpekotzat jota, alemaniarren hedapena ekialdera abiatzekoa zen. Hori dela eta,
Bigarren Mundu Gerran
ekialdean lortutako konkistetan, eslaboak (batez ere
poloniarrak
eta
errusiarrak
) hiltzea, herbesteratzea edo
kontzentrazio-
zein
sarraski-esparruetara
bidaltzea nazien Estatu-politika bihurtu zen. Honela, hustutako lurralde horiek alemaniarrekin birpopulatzekoak ziren.
≪
|
Alemaniako biztanleria bederatziehun mila pertsonatan hazten da urtero. Herritar berrien bataloi hori elikatzeko zailtasunak urtetik urtera areagotu egingo dira, eta azkenean, hondamendia gertatuko da, gosetearen eta pobreziaren arriskua eragozteko behar ditugun tresna eta baliabideak aurkitzen ez baditugu (...).
Gehiegizko biztanleria hori kokatzeko lurrak eskuratzeak abantaila handiak ematen ditu(...). Eta politika hori ezin da Kamerunen egin, Europan egin behar da ezinbestean (...) horregatik, nazionalsozialistek (...) gerraurreko politika koloniala eta merkataritza-politika alde batera utziko ditugu eta etorkizuneko lurralde-politikari ekingo diogu.
|
≫
|
Adolf Hilter,
Mein Kampf
, 1925
|