Wikipedia, Entziklopedia askea
La Maman et la Putain
1973ko
Jean Eustache
frantziar zinema zuzendariaren
film dramatikoa
da.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Alexandre
Parisen
bizi den burges ziniko eta berekoi bat da. Bere bizitzako fase
nihilista
batean dago: ez du ikasten, ez du lanik egiten eta ia ez du interesik liburuekiko edo musikarekiko. Interesatzen zaion gauza bakarra emakumeak dira eta, gainera, bere kontura bizi da. Pixkanaka-pixkanaka, Marie eta Veronikarekin, bien hasierako erresistentzia gorabehera, '
menage a trois
' atipiko bat eratzen ari da: Harreman hau berarentzat guztiz pozgarria da, oreka bat adierazten baitu sexu-, amatasun- eta materialtasun-arloen artean. Aldi berean, bere jokabideak maitaleengan sor ditzakeen frustrazio edo ondoez sentimenduetatik kanpo mantentzeko gai da.