La Scala
antzokia
(
italieraz
:
Teatro alla Scala
) munduko
opera
antzokirik ospetsuenetako bat da,
Milanen
(
Italia
) kokatutakoa.
Antzokiaren denboraldia, ohi,
abenduak 7an
hasten da, San Ambrosio egunean, Milango santu patroia dena. Funtzio guztiek, gauerdia baino lehenago amaitu behar dute, eta operarik luzeenek, goizago hasi behar dute.
Antzoki handi honetako
orkestra sinfonikoaren
zuzendaririk handienen artean,
Arturo Toscanini
,
Gianandrea Gavazzeni
,
Claudio Abbado
,
Georges Pretre
,
Riccardo Muti
eta
Daniel Barenboim
dira aipagarrienetako batzuk.
Bi eraikinetan kokatua egon da. Sute batek suntsitu zuen lehena,
Teatro Ducale
zaharra,
1776ko
otsailak 25ean
, haratuste gala baten ondoren. Antzokiko palkoetako laurogeitamar jabeek,
Fernando I.a Austriakoa
artxidukeari, antzoki berri bat, eta antzoki hau eraikitzen zen bitartean behin-behineko beste bat eraikitzeko eskatu zioten.
Giuseppe Piermarini
arkitekto neoklasikoak,
Firmian kondeak
(gobernari austriar bat) arbuiatu zuen hasierako diseinu bat egin zuen. Bigarren plan bat,
Maria Teresa I.a Austriakoak
onartu zuen
1776an
.
Antzoki berria, aurretik, Santa Maria alla Scala eliza egon zen tokian eraiki zen, eliza honek, antzokiari izena eman ziolarik. Eliza, desagaratua eta eraitsia izan zen, eta, bi urteko epe batean,
Pietro Marlianik
,
Pietro Nosettik
eta Antonio eta
Giuseppe Fek
, eraikin berria eraikitzen amaitu zuten.
1778ko
abuztuak 3an
inauguratu zen,
Nuovo Regio Ducal Teatro alla Scala
izenarekin, eta bertan estreinaturiko lehen opera,
Antonio Salieri
konposatzaile italiarraren
L'Europa riconosciuta
izan zelarik.
Garai hartako beste hainbat antzoki bezala, La Scala,
kasinoa
ere izan zen.
Jatorrizko egitura,
1907an
berritu zen, egungo diseinura aldatu zenean.
1943an
,
Bigarren Mundu Gerran
, bonbaketek, eraikina larriki kaltetu zuten.
1946ko
maiatzak 11n
berreraikia eta berrestreinatua izan zen,
Arturo Toscaninik
zuzendutako kontzertu gogoangarri batekin.
La Scalan, opera ospetsu ugari estreinatu ziren, eta oso harreman berezia izan zuen
Giuseppe Verdirekin
. Hala ere, urte askoan zehar, konposatzaileak, ez zuen han antzeztu bere lanetako bat ere, Verdik, orkestrari, bere musika aldatu izana leporatu baitzion.
Gaur egun, eraikinak, bertara foyerretik sartzen den museo bat du,
La Scala Museoa
, operarekin lotutako, margolan, zirriborro, estatua eta beste dokumentu batzuk osatutako bilduma bikain batekin.
Antzokia,
2002ko
urtarrilak 19a
eta
2004ko
azaroa
bitartean itxi zen, zaharberritua izateko. Oraingo honetan, proiektua,
Mario Botta
arkitektoak diseinatu zuen. Tarte honetan, konpainia,
Teatro degli Arcimboldira
joan zen. Zaharberritzea, eztabaidatua izan zen, antzokia mantentzearen alde zeudenek, xehetasun historikoak galduko ote ziren beldur baitziren. Erabakirik eztabaidatuena,
eskenategiaren
atzealdeko gune osoa botatzea izan zen, zerbitzugune
moderno eta funtzional bat sortzeko, munduko antzokirik garrantzitsuenetako baten duina
, argudiatu zen bezala. Aldiz, antzokiaren gelaren berregituraketa gidatu duen filosofia, La Scalari, jatorrizko dizdira itzultzea eta ondorengo aldaketa guztiak ezabatzea izan da. Jatorrizko haitzurdina ezkutatzen zuten tapiz eta margoak ezabatu dira, eta, posible izanda, garrantzi historikoko
palchi
batzuen
XVIII. mendeko
apaindurak berreskuratu dira,
barcaccia del virrey
deritzona kasu,
urdin argi
kolore miragarrikoa. Konpainia, soinuaren kalitatearekin eta egiturako hobekuntzekin pozik geratu zela uste da. Eskenategiaren atzealdeari gehitu zaion gunean, eszenografia gehiago gorde ahal izango dira. Postuak, libretoa
ingelesez
,
frantsesez
edo
italieraz
aurkezten den monitoreekin hornituak izan dira.
Berrirekitze honetarako, antzokia lehen aldiz ireki zenean erabili zen opera bera aukeratu zen, Salieriren L'Europa riconosciuta, alegia.