Wikipedia, Entziklopedia askea
La Danseuse
(
euskaraz
Dantzaria
)
2016ko
Stephanie Di Giusto
frantziar
zinema zuzendariak
zuzendutako
biografia
film bat da.
Giovanni Lista
idazlearen
Loie Fuller : Danseuse de la Belle epoque
eleberrian oinarritua dago, era berean liburu horretan
Loie Fuller
estatubatuar dantzariaren biografia kontatzen da.
Soko
,
Gaspard Ulliel
,
Melanie Thierry
,
Lily-Rose Depp
eta
Francois Damiens
aktoreek antzeztu zuten.
2016ko Canneseko Zinemaldian
estreinatu zen.
Gidoilarietako bat euskal jatorriko
Thomas Bidegain
izan zen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Inorri ez zitzaion
AEBetako
Mendebalde Urrun
basatian jaiotako
Loie Fuller
(
Soko
) estatubatuar neska gaztea
Belle Epoque
garaiko ikur bilakatuko zenik burutik ere pasako, are eta gutxiago
Parisko Operako
dantzari eta izar bilakatuko zenik. Urteak igaro hala, bizkarreko min izugarria jasan eta antzokietako argiztapenaren ondorioz ikusmena kaltetua izan arren, ez zuen inoiz bere dantza estiloa perfekzionatzetik utzi. Halere, arrakastaren egarriz etorritako
Isadora Duncan
(
Lily-Rose Depp
) aberkide dantzari gazte bikainak Fullerren gainbeherari hasiera emango dio.