Wikipedia, Entziklopedia askea
Katalogoaren gestioa Suediako Liburutegi Nazionalaren esku dago.
LIBRIS
edo
Library Information System
Suediako
katalogo bibliografiko bateratua eta nazionala da. Sistemaren gestioa
Suediako Liburutegi Nazionalaren
esku dago eta bulego nagusia
Estokolmon
dago. Datu basean zehar 6,5 milioi liburu, aldizkari, artikulu, mapa, kartel, partitura, baliabide elektroniko e.a. aurki daitezke.
LIBRISen sorkuntza 1960ko hamarkadan egin zen. Liburutegien gestioa zailtasun handiak eragiten zituen
Bigarren Mundu Gerra
ondoren baina
1965
arte ez zen planteatu liburutegien erabilpenean konputagailuak erabiltzearen aukera. Urte horretan gobernuko batzorde berezi batek gaiari buruzko txostena prestatu zuen
[1]
Aurrekontuen Legeak urte berean liburutegien batzorde ikertzailea ezarri zuen.
[2]
Aurreko proposamena,
Biblioteksadministrativt Information System
(BAIS),
1970eko
maiatzean ezagutu zen eta urte bereko uztailaren lehenengoan batzorde tekniko batek
Library Information System
izena adierazteko LIBRIS
akronimoa
erabili zuen.
LIBRIS-meddelanden
(
ISSN
: 0348-1891) boletina, aldiz, 1972tik plazaratzen da eta 1997tik online kontsultatu daiteke.
[3]
Erregistro bibliografiko honek ez ditu liburuen oinarrizko datuak eskaintzen. LIBRISek ere autoritate kontrola eskaintzen du. Pertsona bakoitzarentzat erregistro bakarra dago non izena, jaiotze data eta lanbidea azaltzen den.
Suediako katalogo nazional bateratuarentzako kodea SE-LIBR da, normalizatuta: selibr.