Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurskeko Gudua
Bigarren Mundu Gerrako
gudualdia izan zen,
Alemania Nazi
eta
Sobietar Batasunaren
armaden artekoa,
1943ko
uztailean hasi eta abuztuaren 23an amaitu zena.
Errusiako
Kursk
eskualdean gertatu zen, eta
Zitadela Operazioa
izena ere eman zaio.
Alemaniak
Ekialdeko Frontea
hartzeko azkenengo ahalegin handia egin zuen Kurskeko guduan, uztailaren 5etik 16ra erasoak joaz:
Wehrmacht
armadak bere baliabide garrantzitsuenak erabili zituen. Besteak beste: 780.900 lagun, 2.928 tanke, 9.966 kanoi eta mortero, eta
Luftwaffe
ren 2.110 hegazkin.
Sobietar Batasuneko
Armada Gorriak
kontraerasoa jo zuen uztailaren 12tik abuztuaren 23ra bitartean, eta udan alemanei irabazitako lehenengo gudua izan zen: alemanen
Blitzkrieg
taktikak aurkaria garaitu baino lehen porrot egin zuen, besteak beste sobietarrek estrategia aurreratuak erabili zituztelako. Gainera, Kursken sobietarrek ere defentsa- eta eraso-baliabide garrantzitsuak zituzten, hala nola 5.000 km trintxera zortzi lerrotan banatuta; 1.910.361 lagun, 5.128 tanke, 25.013 artilleria-pieza eta 2.792 hegazkin.
Amaieran, alde bietan galdu zituzten lagun eta baliabide asko: 203.000 lagun alemanek eta 863.303 sobietarrek; baina alemanek ezin izan zituzten galdutakoak hain erraz ordezkatu. Beraz, Kurskeko Guduaren ostean sobietarrek aurreratzen jarraitu zuten,
Berlin
hartu arte.