Kimi Ga Yo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kimi Ga Yo
Partitura osoa
Jatorria
Sorrera-urtea 1880
Estreinaldi-data 1880ko azaroaren 3a
Izenburua 君が代
Ezaugarriak
Hizkuntza Japoniera klasikoa
Tonoa la minor
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Hitzak ezezaguna
Bestelako lanak
Musikagilea Hiromori Hayashi (en) Itzuli
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Kimi ga Yo ren partitura

Kimi ga yo ( japonieraz 君が代 ) Japoniako ereserkia da 1880 urtetik musika egin zenean. Euskaraz "Bere Maiestatearen erreinua" esan nahi du.

Sortu zenetik, 1999 arte, herrialdeko de facto ereserkia zen. Ez dago protokolorik ereserkia entzuteko, baina buruzagiek Japoniako irakasleei zutik eta banderari begira entzuteko esan diete.

Hitzak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hitzak egile ezezagun baten tanka koak dira, Kokin Wakash? antologian agertu zena.

Kimi ga yo wa

Chiyo ni,
Yachiyo ni
Sazare ishi no,
Iwao to narite,
Koke no musu made.

Zure erreinaldia, jauna,
mila belaunaldi iraun ditzala,
zortzi mila belaunaldi
harriak
haitz bihurtu arte
eta goroldioa erne.

君が代は
千代に
八千代に
細石の
?となりて
苔の生すまで

Hasieran ez zuen enperadorearekin lotura, olerkia bizitza luzeari gorespena baino ez zen. Baina Meiji aroan , kimi enperadorearekin lotu zen. Horrela, gaur egungo kimi ga yo hasieran wa ga kimi (我が君, edo euskaraz "ene jauna") baino ez zen.

Musika [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

[[:Fitxategi:|]]
[[Fitxategi:|220px|noicon|alt=]]

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]