Wikipedia, Entziklopedia askea
Kelly Catlin
(
Saint Paul
,
1995eko
azaroaren 3a
–
Stanford
,
2019ko
martxoaren 7a
)
AEB
etako lasterketa profesionaleko
txirrindularia
izan zen,
pistako
modalitatean.
Catlinek urrezko dominak irabazi zituen emakumezkoen taldekako jazarpenean 2016ko, 2017ko eta 2018ko UCIko Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketetan. Halaber, zilarrezko domina bat irabazi zuen proba berean 2016ko udako Olinpiar Jokoetan.
[1]
[2]
Olimpiadak, Rio de Janeiro 2016
Catlin St. Paulen jaio zen,
Minnesota
n; hirukia zen, neba eta ahizpa batekin
[3]
. Minnesotako Unibertsitateko matematikako eta txinatarreko titulu bat lortu zuen, eta
Stanfordeko Unibertsitatea
n ari zen ikasten, ingeniaritza konputazionaleko eta matematikoko graduko titulu baterako. Ziklista profesional gisa egindako ibilbideaz gain, artista eta biolinista zen Catlin
[4]
.
Catlin 2019ko martxoaren 7an hil zen Stanfordeko Unibertsitatean, depresioak jota
[5]
. Ahizparen arabera, bere buruaz beste egin zuen, buruan
konkusioa
eragin zion bizikletan istripu bat izan eta hilabete batzuetara. Unibertsitateak adierazpen bat egin zuen esanez Catlinen gelakideak hilda aurkitu zuela campuseko egoitzan, inolako seinale arrarorik gabe. Hil ondoren, familiak Catlinen garuna eman zion Bostongo Unibertsitateko Concussion Legacy Foundation Brain Banki, garuneko konmozioen inguruko ikerketa gehiago egiteko
[6]
.
Catlin 17 urterekin hasi zen txirrindularitzan.
Pistako txirrindularitzako munduko txapelketan
hiru aldiz parte hartu zuen eta urrezko dominak irabazi zituen. Catlinek urrezko dominak irabazi zituen emakumezkoen taldekako jazarpenean 2016ko, 2017ko eta 2018an. Zilarrezko domina ere irabazi zuen
2016ko Joko Olinpiko
etan. UHC Txirrindularitza Rallyko emakumezkoen taldeko kidea izan zen.
[7]