Kazakhak
[1]
(
kazakheraz
:
?аза?
,
errusieraz
:
?аза?тар
)
Turkiar jatorriko
Erdialdeko Asiako
jendea da (batez ere
Kazakhstanen
bizi dira, baina baita ere
Uzbekistan
,
Txina
,
Errusia
eta
Mongoliako
zenbait zonaldetan). Nortasun kazakha erdia aroan du jatorria eta 1456 eta 1465 bitarteko
Kazakh Khanerriak
eragin handia izan zuen horretan. Garai hartan, Janybek eta Kerey sultanen menpean zeuden hainbat tribuk Abu'l-Khayr Khan-eko Khanerritik irten zirenean.
Kazakhak
Turkiar herrietako
tribuen ondorengoak dira:
Argyn
herria,
Khazariarrak
,
Qarluq
-ak,
Kiptxak
-ak eta
kumandarrak
, eta baita
Hunoak
bezalako tribuak eta Europako Ekialdetik atera eta
Itsaso Beltza
eta
Siberia
arteko eremua populatu zuten
Saka
,
Eszita
eta
Sarmaziarherri
nomadak
ere.
Kazakhak
1931-1933ko sobietar goseteak
gehien pairatu zuten nazioetakoa izan zen, populazio osoaren %37a hil baitzen
[2]
.
Uste da kazakhak izen hori XV. edo XVI. mendean hasi zirela erabiltzen. Hainbat teoria daude
Kazakh
edo
Qazaq
hitzaren jatorriaren inguruan. Batzuk diote
qaz
aditz turkiarretik datorrela, ibili esan nahi duena, izan ere, kazakhak estepako ibiltariak edo nomadak baitziren. Beste batzuek diote hitza prototurkiarreko
khasaq
hitzetik datorrela (kazakhek bidaiatzeko erabiltzen zuten gurdiaren izena).
Kazakhera hizkuntza
turkiar
hizkuntza familiaren barruan kokatzen da, inguruko hainbat beste hizkuntza bezala:
uzbekera
,
kirgizera
,
tartarera
,
uigurrera
,
turkiera
,
azerbaijanera
,
turkmenera
, eta
Europako Ekialdean
,
Erdialdeko Asian
,
Xinjiang
eta
Siberiako
hainbat beste hizkuntza bizi eta historiko.
Kazakhera turkiar
hizkuntzen familiaren
barruan
Kiptxak
(ipar-ekialde) taldean kokatzen da. Turkiar gainerako hizkuntzen aldean, kazakheraren ezaugarri nagusiak hauek dira:
/s/
ren presentzia
*/?/
proto-turkiar berreraikiaren lekuan; eta
/?/
ren presentzia ,
*/t?/
ren lekuan; horrez gain, Kazakherak
/d?/
erabiltzen du beste turkiar hizkuntzak
/j/
erabiltzen duten lekuan.
Kazakherak
arabiar alfabeto
a erabili zuen XIX. mendean zehar, izan ere, garai hartan, eskola islamikoetan hezitako poeta multzo batek
Errusia
ren aurkako errebolta bultzatu zuen. Errusiak erantzun bezala eskola sekularrak ezarri zituen eta berarekin
alfabeto zirilikoa
inposatu zuen, nahiz eta, zenbaitetan, onarpen gutxi izan zuen. 1917an arabiar alfabetoa berriro jarri zen indarrean eskoletan eta tokiko gobernuetan.
1927an mugimendu abertzale kazakha suspertu zen baina segituan erreprimitu zuen. Garai horretan idazkera arabiarra debekatu zuten eta
latindar idazkera
ezarri zen kazakheraz idazteko alfabeto gisa. 1940an, sobietarren esku-hartzea dela eta, latindar alfabetoa kendu eta alfabeto zirilikoa ezarri zuten. Gaur egun ahaleginetan ari dira latindar alfabetora itzultzeko.
Kazakhera estatu-hizkuntza (ofiziala) da Kazakhstanen.
Txinako
Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoan
ere hitz egiten da, eta bertan arabiar idazkera oraindik mantentzen dute. Mongoliako mendebaldean (
Bayan-Olgii
eta
Khovd
probintzietan) eta hitz egiten da.
Beren bizimodu nomada zela eta, kazakhek historiaren ahozko kontakizun epikoa mantendu dute. Herrialdea, hainbat kazakh triburen nahasketaz osatua, gai izan da jatorrizko klanen mantentzeko. Garrantzitsua da kazakh batentzat bere arbola genealogikoa ezagutzea, gutxienez zazpi belaunaldi atzerago arte (
?ejire
bezala ezaguna, arabierako
shajara
hitzetik datorrena eta
zuhaitz
esan nahi duena.
Populazioa guztira : 17.000.000 inguru.