Kattalin Agirre
(
Sara
,
Lapurdi
,
1897ko
abuztuaren 28a
-
Ziburu
,
Lapurdi
,
1992ko
uztailaren 22a
)
mugalaria
eta
Frantziako Erresistentziako
kide izan zen,
Bigarren Mundu Gerran
.
[1]
Kattalinen berezko abizena
Lamothe
zen, baina Pierre Agirrerekin ezkondu ostean Kattalin Agirre izen-deiturez egin zen ezagun.
[2]
13 urte zituela hasi zen lanean,
Ziburuko
Euskalduna hotelean, haren
tantaren
jabetzakoa. Gero, Parisera joan zen neskame.
[3]
30 urte zituela, Pierre Agirre arrantzale ziburutarrarekin ezkondu zen. Alta, goiz hil zen
Gerra Handiko
zaurien ondorioen kausaz.
[3]
33 urterekin alarguna eta ume baten ama zen ordurako. Ziburura joan zen bizitzera, eta Euskaldunan lan egin; bertan, Espainiako estatu kolpe eta
frankismoaren errepresiotik
ihes egindakoei eman zien aterpe.
[3]
Bigarren Mundu Gerra hasita, ustekabean Marguerite Corysande de Grammontek aterpea eskatu zion alemaniarrengandik ihesi zebiltzan hiru pertsonari aterpe emateko. Baiezkoa eman zuen, eta erresistentzia sarean hasi zen.
[3]
Ameriketako
Estatu Batuetako
zerbitzu sekretuek antolatutako Margot eta Nana erresistentzia sareetan parte hartu zuen bere bizitza arriskuan jarriz.
1941an
Belgikako
nazien
aurkako erresistentziak
Comete sarea
sortu zuen.
Euskal Herrian
laguntzaile ugari atzeman zituen, haien artean Kattalin. Sare honen egitekoa naziek okupatutako
Europan
lurrera botatako hegazkinlari aliatuei
Erresuma Batura
ihes egiteko laguntza ematea zen. Kattalin Pauera joaten zen alemaniarren okupazioko mugako posizioen berri eman eta agiriak Ziburura ekartzera. Gero, Florentino Goikoetxea hernaniar errefuxiatuak mugalari lanak egiten zituen: eroritako 200 pilotu aliatu gidatu zituen mugaz bestaldera.
Kattalinek ekintzaile aliatuak aterpetu eta elikatzen zituen, baita bidean lagundu ere muga igarotzeko.
[3]
Hegazkinlariak erortzen ziren tokian jaso, ezkutatu, zaindu, osatu,
Alemaniak
okupatutako
Frantziar Estatua
goitik behera ezkutuan zeharkatu, Euskal Herrira iritsi,
Bidasoa ibaia
gauez igaro eta
Gibraltar
barrena pilotuak
Britainia Handira
heltzea ahalbidetzea.
Sareak, beraz,
Pirinioak
zeharkatu behar zituen, muga babesten zuten soldadu
alemaniar
zein
espainiarrak
saihestuz. Ingurune hartan, Kattalin Comete sarearen
[4]
zutabe bilakatu zen.
[5]
Kattalinek eta bere alaba Josephine Fifinek Ziburuko etxean hartzen zituzten Bidasoa zeharkatu bezperan aterpea behar zuten hegazkinlari aliatuak.
[6]
Florentino Goikoetxea
izan zuten ama-alabek ezinbesteko bidaide abentura arriskutsu horretan.
[7]
[8]
Kattalinek ezin besteko rola izan zuen erreskate sare horretan.
[3]
- Bigarren Mundu Gerraren ondoren nazien kontrako erresistentzia taldeetan izan zuen parte hartze aktibo eta ezinbestekoa eskertuz, domina ugari jaso zituen gobernu aliatuen eskutik.
[9]
Besteak beste, 1985eko uztailaren 14an
Frantziako Ohorezko Legioko
domina jaso zuen.
- Kattalin Aguirre izeneko kalea edo karrika dago Ziburun, ekintzailearen omenez.
[10]
- Askatasunaren Bidea izeneko ibilbidea antolatzen du 1999 urtea geroztik Comete sareak erresistentzian jardun zuen ekintzaileen omenez.
[11]
[12]
[13]
[14]
[15]
[16]
[17]
[18]
- ↑
Imaz, Joseba. (2011-11-21).
≪Emakumeek ere≫
Nabarralde
(Noiz kontsultatua: 2020-07-24)
.
- ↑
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-03-07-06-00/pages/14.pdf
- ↑
a
b
c
d
e
f
(Frantsesez)
LARRE, Ximun. (2020-08-06).
≪Kattalin Aguirre, au service de l’Armee des ombres≫
lhebdo.mediabask.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-08-11)
.
- ↑
https://web.archive.org/web/20160325040358/http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/14/14121131.pdf
- ↑
Ahaztuak1936-1977. (lunes, septiembre 14, 2009).
≪AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977: LOS AMIGOS DE LA "RED COMETE" HOMENAJEAN A LA FAMILIA IRIARTE EN EL CASERIO SAROBE≫
AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
https://www.elmundo.es/yodona/2015/05/18/55538c04e2704ee4758b4585.html
- ↑
(Gaztelaniaz)
JIMENEZ DE ABERASTURI CORTA, Juan Carlos. (2006-07-28).
≪De Bruselas a Londres pasando por Oiartzun y Renteria: El itinerario de la red Comete≫
www.euskonews.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
SLU, Herritar Berri. (2015-03-05).
≪Historia ofizialaren bidezidorretan ahaztutako protagonistak≫
GAUR8
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Kattalin Agirre y la Resistencia≫
Euskal Irrati Telebista
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
(Frantsesez)
Tremaudant, Valerie. (2015-04-15).
≪AGUIRRE Kattalin≫
BPSGM
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
≪V travesia de la red "Comete" en el Pais Vasco - Foro por la Memoria≫
www.foroporlamemoria.info
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
http://www.euskalkultura.com/espanol/noticias/antiguos-mugalaris-y-pilotos-aliados-participaran-en-septiembre-en-la-vi-travesia-de-la-red-comete
- ↑
http://www.euskonews.eus/0358zbk/gaia35801.html
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪De Ciboure a Errenteria, como los 'mugalaris' de la red Comete≫
El Diario Vasco
2007-09-07
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
info.kazeta.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
≪Travesia de la red "Comete" en el Pais Vasco el 12, 13 y 14 de septiembre | Angula Berria≫
www.angulaberria.info
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
≪gipuzkoan.eus≫
www.gipuzkoan.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
XVIII travesia conmemorativa de la red “Comete” en el Pais Vasco | Herribizia.
(Noiz kontsultatua: 2020-03-09)
.