Katalina I.a Errusiakoa
(
errusieraz
:
Екатерина I Алексеевна
,
translit.
:
Jekaterina I Alekseyevna
), jaiotze izena
Marta Helena Skavronska
(
polonieraz
:
Marta Helena Skowro?ska
,
letonieraz
:
Marta Elena Skavronska
),
Errusiako enperatriza
izan zen
1725etik
1727ra
.
Petri I.a Errusiakoaren
enperadorearen bigarren emaztea zen eta, haren heriotzaren ondoren enperatriz bilakatu zen
[1]
.
Marta Skavronska zen bere benetako izena eta
1684an
Letonian jaiotako Poloniako baserritarra zela uste da. Samuel Skavrosnky eta Elisabeth Moritzen alaba zen. Gurasoak izurriteak hil zituen, eta iheslariak zirela esan izan da, horregatik hurrengo gobernuek ezkutuan gorde nahi izan dute historia hau.
Umezurtz gelditu ostean Ernest Gluck,
Marienburgeko
artzain
luteranoaren
etxean hasi zen zerbitzari lanetan. Glucken etxean zegoela, Johan Raabe izeneko suediar ofizial batekin ezkondu zen oso gazte. Errusiarrek Marienburg hartu zutenean, Marta
Moskura
eraman zuten
[2]
. Ondoren
Alexandro Menxikov
printzearen zerbitzaria (eta maitalea, agian) izan zen. Menxikov
Petri Handiaren
lagun mina eta kortesanoa zen, eta
San Petersburgoko
lehen gobernadorea.
1703an
,
Petri Handiak
gortea San Petersburgora eraman zuenean, Marta ezagutu zuen. Maitaleak bilakatu ziren eta, Marta fede ortodoxora bihurtu ostean, Katalina Alekseievna izena hartuz,
1707an
ezkondu ziren ezkutuan. Hamaika ume izan zituzten, baina bakarrik Anak (1707) eta Isabelek (1709) iraun zuten bizirik. Hiria eraikitzen zuten bitartean etxola batean bizi izan ziren. Jauregira bizitzera joan zirenean, etxola hesi batez inguratuz zaindu zuten.
1711n
Turkiaren aurkako kanpainan lagundu zion tsarrari, eta enperadorearen bizitza salbatu zuela esaten da, indartsuagoa zen armada batek inguratua zuenean amore emateko iradoki ziolako.
1712an
jendaurreko ezkontza ospatu zuten, Petri Eudoxia emaztearengandik banandu ondoren.
1724an
enperatriz ezkontide koroatu zuten
Moskuko
Uspensky katedralean
[2]
. Titulu hori hartu zuen lehendabiziko emakumea izan zen. William Mons izeneko ganberazainarekin senarra engainatzen zueneko hotsa zabaldu zenean, Petrik Monsi burua ebakitzeko agindu zuen
[2]
.
Petri 1725ean hil zenean, Katalina izan zen haren ondorengoa. Bere agintaldian
Menxikov
izan zen gobernuburua.
|
---|
Printze Handiak
| |
---|
Tsarrak
| |
---|
Enperadore eta
enperatrizak
| |
---|