한국   대만   중국   일본 
Karlos XII.a Suediakoa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Karlos XII.a Suediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos XII.a Suediakoa

Suediako monarka

1697ko apirilaren 5a (juliotar egutegia)  - 1718ko azaroaren 29a (juliotar egutegia)
Karlos XI.a Suediakoa - Ulrika Eleonor Suediakoa
Bizitza
Jaiotza The Royal Court Parish (en) Itzuli eta Stockholm 1682ko ekainaren 27a
Herrialdea   Suedia
Heriotza Halden 1718ko abenduaren 11  (36 urte)
Hobiratze lekua Q28379916 Itzuli
Heriotza modua borrokan hilda : guduan hila
Familia
Aita Karlos XI.a Suediakoa
Ama Ulrika Eleonor Danimarkakoa
Ezkontidea(k) ezkongabea
Anai-arrebak
Leinua House of Palatinate-Zweibrucken (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Uppsalako Unibertsitatea
Hizkuntzak suediera
Irakaslea(k) Andreas Nordenhielm (en) Itzuli
Erik Lindschold (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak buruzagi militarra eta monarka
Altuera 176 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa

Find a Grave: 8509033 Edit the value on Wikidata

Karlos XII.a ( Stockholm , 1682ko ekainaren 17a - Frederikshald, 1718ko azaroaren 30a ) Suediako erregea izan zen 1697tik 1718ra bitartean. Karlos XI.a bere aitaren ondorengo izan zen, hamabost urte zituela. Errusia, Danimarka, Polonia eta Saxoniako lurraldeak, Suedia gero eta indar handiagoa hartzen ari zelako kezkaturik, kontra aliatu zitzaizkion (1699), eta Iparraldeko Gerra Handia hasi zen. Zenbait gudutan arrakasta handiak lortu zituen: Federiko IV.a Danimarkakoaren kontra ( Travendhaleko Bakea , 1700), Errusiako Petri I.a Handia ren kontra ( Narvako gudua , 1700) eta Augusto II.a Poloniako errege eta Saxoniako hauteslearen kontra (Dunako Gudua, 1701). Bakea sendotu ordez, Polonia beretu nahiago izan zuen; Stanislas Leszcynski jarri zuen han errege. Augusto II.a Saxoniatik bertatik ere kanpora egotzi nahi izan zuen (Altranstadteko Bakea, 1706). Petri Handia Errusiakoari eraso zion, eta Ukrainan barrena sartu zen. Poltavako Guduan (1709), ordea, hark menderatu zuen, eta Turkiara ihes egin behar izan zuen Karlos XII.ak (1709-1714). Handik aurrera hondamenak pilatu ziren: Stanislas Poloniako erregetzatik kendu zuten, eta Danimarkak Suedia hegoaldea inbaditu zuen. Suediara itzuli zenean (Turkiatik ihes egin eta hamalau gau eta egunez Habsburgotarren lurraldeak eta Germaniakoak ezkutuan igaroz), gauzak zuzendu eta Danimarkari Norvegia kentzen ahalegindu zen. Fredrikshalden Setioan hil zen. Alderdi militarrez gainera, zientzia eta teknikako gai askotan aditua zen, eta gerrak utzi zion denboran, Suediako artearen eta literaturaren bultzatzaile izan zen.

Genealogia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos XII.a Suediakoa Aldatu lotura Wikidatan