Borgoinako gurutzea
, karlismoaren bandera.
Karlismoa
Espainian
XIX. mendean
sortutako mugimendu politiko legitimista antiliberal bat da, espainiar tronuan
Borboien
dinastiaren lerro alternatibo bat defendatzen zuena,
Karlos Maria Isidroren
aldekoa hasieran. Bere sorreran,
Antzinako Erregimenera
itzultzea aldarrikatzen zuen.
Euskal Herrian
,
Nafarroa Garaian
bereziki, indar handia izan zuen.
Karlismoak bere nortasun politikoa XIX. mendeko bi gerra nagusitan definitu zuen,
Hego Euskal Herria
erdigune izan zutenak.
Bigarren Karlistaldiaren
ondoren,
Espainiako Berrezarkuntzako
lege markoaren barnetik bideratu zuen bere ekimen politikoa,
Tradizionalismoaren
mugimenduan. XX. mende hasieratik, hainbat banaketa izan zituen, baina
Espainiako Bigarren Errepublikaren
kontra
Elkarte Tradizionalistan
gotortu zen.
Italiar faxismoaren eragin gero eta handigoaz, 30eko hamarkadan haren aholkularitza eta laguntza militarra jaso zuen, eta
Espainiako Gerra Zibilari
hasiera ematen protagonismo berezia izan zuen. Posizio erabakigarri horrek eta gerraren bilakaerak bere nortasun politikoa markatu zuten, Francoren diktadurari atxikia eta asimilatua. Hala ere,
Frankismoarekin
bateratze horrek tentsio handiak, etsipenak eta barne zatiketak ekarri zizkion.
Bada,
XX. mendearen
bigarren erdian, karlismoa bitan zatitu zen, eta zatiketa horrek forma politikoa hartu zuen Francoren diktaduraren amaieran eta Trantsizio hasieran: alde batek, gazte askok,
sozialismo
autogestionarioaren
alde egin zuen, Karlista Alderdian (
Euskal Herriko Karlista Alderdia
, EKA,
Euskal Herrian
); beste batek, berriz, tradizionalismo kontserbadorea defendatu zuen, eta
Comunion Tradicionalista Carlista
(CTC) alderdia sortu. Karlismoak bere botere gehiena galdu zuen 80ko hamarkadan.
Karlismoa ehun eta berrogeita hamar urtetik gora iraundako mugimendu politikoa da eta, aldarrikapen dinastikoaren azpian, nabardura desberdineko aldaera politikoak aterpetu ziren. Muturreko katolizismoa, absolutismoaren zaletasuna eta tradizionalismoa aipatu izan dira haren ezaugarri nagusitzat. Hala ere, eskuindar joerako formen ondoan, zenbaitek errepublikar balioak eta herri altxamenduaren ezaugarriak identifikatu dituzte. Bestalde, karlismoak Hego Euskal Herrian aurkitu zuen bere indargune nagusia eta, beraz, euskal lurraldeko ezaugarri bereziak izan zituen bertan.
Karl Marxek
honela definitu zuen karlismoa: "Karlismoa mugimendu libre eta herrikoia da, tradizio liberalenen eta erregionalisten aldekoa (...) eta liberal deitutakoek, berriz, militarren, kapitalisten, aristokrazia latifundistaren eta interes-talde sekularren babesa dute".
[1]
Alde horretatik, bat egin zuen
Agosti Xahok
Hego Euskal Herriko orduko gatazka armatuaz adierazi ikuspegiarekin.
[2]
Euskal Herriko altxamendu karlistaz,
Victor Hugok
ondorengoa adierazi zuen: "Eskubideen herriak, foruen nazioak, oihu egin zuen: 'Gora Errege garbia'. Euskal askatasun zaharrak bat egin zuen Espainia eta Indietako monarkia zaharrarekin, espiritu iraultzailearen kontra (...)".
[3]
Oro har, bat dator ikuspegi horrekin
Jose Mari Esparza
eta,
Manuel Tunon de Lara
historialariaren hitzak gogora ekarriz, kontzientzia nazionala piztearen lehenengo adierazpidetzat jotzen du.
[4]
Tomas Zumalakarregi
jeneral karlista
Karlismoaren kontrako karikatura (1870)
Espainia krisi politiko eta ekonomiko larrian zen Penintsulako Gerraren garaitik. Estatuaren diruzaintza porrot eginda zegoen, eta diru-sarrerak eskuratzeko bitartekorik gabe.
Fernando VII.a
errege berrezarriak
Erregimen Zaharra
ri eutsi nahi zion, absolutismoan oinarrituta eta euskal lurraldeetako (
Provincias Exentas
edo
Provincias Vascongadas
deituak)
erregimen politikoa
mantenduz. Kontra zituen liberalak, baina horietako asko
erbestean ziren 1823tik
, Ingalaterran eta Frantzian.
Fernando VII.aren erreforma ekonomikoko ahaleginek huts egin zuten eta, bere burua zahar ikusita, erbesteratu liberalei barkamena eman eta itzuli egin ziren (tartean zela
Juan Alvarez Mendizabal
, 1834an), baita haietako batzuk gobernuan onartu ere.
Berrespen Pragmatikoa
(
Pragmatica Sancion
) sinatu zuen 1830ean, erregetzan oinordekoa bere alaba
Isabel II.a
izan zedin, eta ez Karlos anaia.
1833an, Isabel II.a erregina aukeratu zuten eta, ume bat izaki, Fernando VII.aren laugarren emazte
Maria Kristina Borboikoa
erreginaorde; bada, bere alde izan zituen liberalak ('kristinatarrak'/
cristinos
).
Karlos infantearen
alde, berriz, erregezaleak (absolutistak) izan ziren.
[5]
1833ko urrian, gainera,
Javier de Burgos
ministro liberalak
estatuko lurralde-administrazioak berdindu
zituen bere erabakiz, baita Hego Euskal Herrian haserrea areagotu ere.
Soldadu karlistak
Nafarroan
beraien animaliekin, Bigarren Karlistaldian (
1872
)
Karlistaldiak edo karlista gerrak
XIX. mendeko
hiru garaitan
Espainian
gertatutako
gerra zibilak
izan ziren.
Europako historian
errege-nahien arteko azken gerrak izan ziren.
1833
eta
1876
artean karlistek ?
Karlos infantea
(Karlos V.a izango zena) eta bere oinordekoen jarraitzaileak? zenbait aldiz "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean matxinatu eta balio tradizionalak (
legitimismo
eta
katolizismoa
) aldarrikatu zituzten
liberalismo
hasieran eta gero
errepublikazaletasunaren
aurka.
Karlistaldien erdigunea
Hego Euskal Herria
izan zen, karlismoaren aldarrikapen dinastikoei euskal lurraldeetako bereizgarriak gehitu zitzaizkiolako: foruen auzia.
[6]
Karlismoaren baitan ideia desberdinak elkartzearen ondorioz, karlistek joera eta interes desberdinak agertu zituzten gerrek aurrera egin ahala. Hiriburuetan izan ezik, herritar gehienek Karlos erregegaien alde egin zuten.
Matiner-en Gerra
(gutxi baino gehiagotan Euskal Herriaz kanpora 'Bigarren Karlistaldi' deitua)
Katalunian
nabarmendu zen (Euskal Herrian hutsala), baina Euskal Herrian bereziki
bigarren gerra handia
nabarmendu zen. Azken karlistaldi honetan, sinbolismo handiko
Jurramendiko
(
Lizarrerria
) bataila izan zen (
1873ko
maiatzaren 9an
), karlistek beren ikur nagusietako bat bilakatutakoa, gudu garrantzitsua izan baitzen.
[7]
1876ko porrotak auzitan jarri zuen berriz karlismoak boterea eskuratzeko zuen estrategia.
Canovas del Castillok
foruak desegin (1876) eta liberal kontserbadoreen eta liberal progresisten txandakako gobernu-sistema ezarri zuen Espainian,
turnismoa
deitu izan dena. Karlistak hauteskundeetan parte hartzen hasi ziren, eta arrakasta izaten hasi zen. Aukera politiko karlistek bere egin zuten foruak berrezartzeko aldarrikapena.
Hala ere, mugimenduak joera desberdinak biltzen zituen eta, 1888an,
integrista
k banandu ziren mugimendutik. Karlismoaren inguruan,
La Tradicion Navarra
eta
El Pensamiento Navarro
egunkariak plazaratu ziren (1893 eta 1897). 1919an,
Juan Vazquez de Mella
espainiar teorialariaren zaleak banandu egin ziren karlismotik, baita zenbait intelektual eraman berarekin ere (
Victor Pradera
), nahiz eta karlismoaren gehiengoak ez zion jarraitu.
[8]
Mellaren zaleak
mauristekin
hasi ziren lankidetzan, eta
Miguel Primo de Riveraren
gertukoak izan ziren. Hain zuzen, gertutasun horrek ahuldu egin zituen karlistak, diktadurak (1923-1930) ezin hobe bateratzen baitzituen aukera monarkiko eta katolikoak.
[9]
Aldiz,
Espainiako II. Errepublikaren
etorrerak karlismo flakatua indarrez biziberritu zuen, Errepublika '
laizista
eta lotsagabea' karlisten izateko arrazoi bihurtuta. Gero eta gehiagok bat egin zuten karlistekin eta, 1932ko urtarrilean, karlismoaren hiru joerek bat egin zuten indar handiz,
Comunion Tradicionalista
alderdian.
[9]
Errepublikaren aldian antolakuntzarako eta
propaganda
rako egundoko kemena erakutsi zuen eta, ordu arte inoiz presentzia nabarmenik ez izandako lurraldeetara hedatu ez ezik (
Andaluzia
mendebaldea), ohiko gotorlekuetan, Nafarroan bereziki, nagusitza lortu zuten.
[9]
1932tik, Errepublika indarkeriaz hondoratzeko asmoa umotu zuten, eta karlismoak kutsu faxista hartu zuen,
Erreketea
talde paramilitarra birsortuz eta, horretarako, Mussoliniren Italian entrenamendua jasoz,
Manuel Fal Conde
gidari zutela.
Karlista gazteak Donostiako Kursaal aurrean (1936)
Nafarroa Garaia
izan zen karlisten indargune nagusia. 1936an,
Comunion Tradicionalista
k euskal lurralde horretan 60 zirkulu karlista zituen, batzordeak 217 herritan, 6.360
errekete
[paramilitar] 9 tertziotan antolatuta, baita 5.000 emakume biltzen zituen emakumeen batza ere (
Margaritas
).
[9]
1936ko uztailean,
Raimundo Garcia Garcia
eta
Rodeznoko kondearen
bitartekaritzaz,
Ignacio Baleztenak
nafar karlisten atxikimendua eman zion
Mola jeneralaren
estatu kolpe militarrari, Nafarroan nagusitza eskuratzearen truke.
[10]
Hala ere, gerrak aurrera egin ahala, tentsioak agertu ziren
falangistekin
eta militarrekin, eta erregimen kolpista berriak xurgatu egin zuen karlismoa, bere mugimenduan integratuz:
Falange Espanola Tradicionalista y de las JONS (FET y de las JONS)
(1937). Autonomiaren galera horrekin, tentsioak areagotu egin ziren 40ko hamarkadan, baita istiluak gertatu ere (
Irunea
,
Bilbo
, etab.). Karlistek,
diktadura
ren erregimen barruan arituz ere, askotariko jarrerak hartu zituzten orduan: kolaboratzaile otzanak, isiltasun kritikoa edo kontrako jarrera irekiagoak.
50eko hamarkadatik aurrera, karlismoaren joera demokrata, sozialista eta federalista bat umotu zen,
Karlos Hugo Borboi-Parmakoa
buruzagi hartuta eta
Alderdi Karlista (1970)
osatuz. 1968 eta 1969an, Karlos Hugo Espainiatik kanporatu eta Juan Carlos Borboikoa Francoren oinordeko izendatzearekin batera, protesta biziak eta istiluak izan ziren Irunean eta Lizarran bereziki, Francori "traidore" deitu zioten, atzerriko prentsak "gerra garaitik izandako protesta garrantzitsuenak" deitutakoetan.
[11]
Aldiz, aurrez aurre izan zituen erregimenarekin bat egiten zuten joera kontserbadoreak.
1976an
,
Jurramendi
aldarrikapen eta ospakizun eguna ospatzen ari zirela,
Francoren
jarraitzaileak, italiar neofaxistak lagun zituztela, ezkerreko karlisten aurka tiroka hasi ziren, 2 pertsona hil eta hainbat jende zaurituz. Gertaera horrek mugimenduaren gainbehera eta ia desagerpena iragarri zuen. Franco diktadorea hil ondoren, 1976tik aurrera, Alderdi Karlistaren hauteskundeetako emaitzak txarrak izan ziren. Hurrengo hauteskundeetan berretsi egin ziren emaitzok, barruko zatiketak areagotuta. 1981ean, karlisten hedabide ezagunena, Iruneko
El Pensamiento Navarro
egunkaria desegin egin zen. Euskal Herrian,
Euskal Herriko Karlista Alderdiak
jarraitu du, oso indar gutxirekin.
2010eko
martxoan Karlismoaren Museoa delakoa zabaldu zuten
Lizarran
, ekimen instituzionala dena. Urte bereko
abuztuaren 18an
Carlos Hugo Borboikoa
azken erregenahi karlista zendu zen.
Oriamendiko Martxa karlismoaren
ereserkia
da. Izena
1837an
izen bereko mendian
egindako
gudutik
datorkio. Kondairak dio karlistek, liberalak menderatu eta gero, haien kanpamenduan
Britainiar Legio Laguntzailearen
musikagile batek egindako eta donostiar liberal batek moldatutako partitura topatu zutela, eta karlistek berek hitzak emango zizkiotela. Jatorrizko hitzak
gipuzkeraz
zeuden
[12]
.
Goiburua, berriz,
Jaungoikoa, aberria, erregea
dute, 1814an
Vienako Batzarrean
aldarrikatutako "Tronua eta Aldarea" goiburuaren baliokidea dena.
Emakume karlistak elkarteetan antolatu ziren, Margariten Elkarteetan hain zuzen ere. Izena, Margarita Borbon-Parmakoari egiten dio omenaldia.
[13]
Margaritek berezko himnoa eta leloa zutean:
Jainkoa, Aberria eta Etxea
.
[13]
[14]
Janzkerari dagokionez hasieran txapel zuria erabili zuten eta ondoren gorria,
[14]
Margariten lider nabarmenak izan ziren, besteak beste,
Urraca Pastor
eta
Dolores de Gortazar
.
[13]
Pilar Kareagak
ere Margariten hazkuntzan parte-hartu zuen.
[13]
1933 Margaritek
Socorro Blanco
deituriko ekimena sortu zuten, ongintzari lotuta, eta 1936tik aurrera maila lokalean kudeatu zuten.
[13]
1939ko maiatzaren 24ean Fronteen eta Ospitalen Delegazioa desegin zuen Frankok eta horrekin ere emakume karlisten zeregina.
[13]
Espainiako Bigarren Errepublikaren aurretik elkarte bakan batzuk antolatu ziren Nafarroan, besteak beste,
Iruneakoa
(1919), Uhartekoa (1920) eta
Atarrabiakoa
(1931). 1932tik aurrera modu azkarrean hazi ziren, urte horretan 34 elkarte berri sortu zirelarik eta 1933an beste 29 elkarte berri.
[14]
Hurrengo urteetan elkartegintza mantsotu egin zen eta gerrarekin berrriz ere piztu.
[14]
1936an 4.923 militante zituen Nafarroako delegazioak, estatuko handiena izanik.
[13]
Elkarteetako kideak propandan aritu ziren beste emakume batzuk hurbilarazteko, haien artean,
Lola Baleztena
,
Carmen Villanueva
,
Clinia Cabanas
,
Josefa Alegria
,
Isabel Baleztena
,
Ascesion Cano
eta
Rosa Erice
.
[14]
1933an hainbat mitin antolatu zituzten Iruneaz haratago, besteak beste, Bartzelona, Bilbo eta Madrilen non Carmen Villanuevaren jariotasuna nabarmendu omen zen.
[14]
Gerra garaian parte-hartze handia izan zuten erreketeei eta haien familiei zuzendutako gizarte-laguntzaren, izan ere, ospitaleetan lagundu zuten, Iruneako "Alfonso Carlos" ospitalean eta Ospital Militarrean adibidez, baita jantoki eta arropa-biltegietan.
[14]
- ↑
Esparza Zabalegi, Jose Mari. (2016).
Nuestro pueblo despertara.
Txalaparta, 54 or.
ISBN
978.84-16350-44-5
.
.
- ↑
≪Agosti Chaho erromantikoa 1811-1858≫
Patri Urkizu Sarasua
(Noiz kontsultatua: 2023-03-04)
.
- ↑
Esparza Zabalegi, Jose Mari (2016). 55. or.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Esparza, Jose Mari. (2017).
≪Carlismo y musica celestial≫
GARA
(Baigorri SA)
(Noiz kontsultatua: 2017-02-26)
.
- ↑
Horrela deitzen zitzaien hasieran karlistei, eta Karlistaldiari 'gerra zibila' edo 'foruen gerra' deitu zitzaion garai horretan.
- ↑
Horren arabera, Euskal Herrian bi karlistaldi bereizi izan dira: Lehenengoa, 1833-1839 (1841), eta Bigarrena, 1872-1876.
- ↑
Urtero, egun horretan, gertaera hura oroituz karlistek mendiaren gailurreko baselizara erromesaldia egiten dute.
- ↑
Dronda, Javier. (2013).
Con Cristo o contra Cristo: Religion y movilizacion antirrepublicana en Navarra (1931-1936).
Tafalla: Txalaparta, 99 or.
ISBN
978-84-15313-31-1
.
.
- ↑
a
b
c
d
Dronda, Javier (2013), 99. or.
- ↑
Aldiz, Espainiako karlismoaren batzorde nagusiak ez zuen oniritzia eman.
- ↑
(Gaztelaniaz)
SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-11-22).
≪El carlismo rememora en Irunea sus 50 anos de oposicion al franquismo≫
naiz:
(Noiz kontsultatua: 2018-11-23)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Ainhoa Arozamena Ayala:
≪Marcha de Oriamendi≫,
Aunamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
(Gaztelaniaz)
Moral Roncal, Antonio Manuel. (2018). ≪Las carlistas en los anos 30: ¿De angeles del hogar a modernas
amazonas?≫
Revista Universitaria de Historia Militar
713: 61-80.
ISSN
2254-6111
.
.
- ↑
a
b
c
d
e
f
g
(Gaztelaniaz)
Sole Romeo, Gloria. (1993).
≪Mujeres carlistas en la republica y en la guerra (1931-39). Algunas notas para la historia de las "Margaritas" de Navarra≫
Principe de Viana. Anejo
15: 581-591.
ISSN
1137-7054
.
.
- Gabriel Alferez:
Historia del Carlismo
,
Madril
, 1995
- Pere Anguera:
El carlisme a Catalunya 1827-1936
,
Bartzelona
, 1999
- Xose Ramon Barreiro:
El carlismo gallego
,
Compostelako Donejakue
, 1976
- Jordi Canal:
El Carlismo
,
Madril
, 2000
- Josep Carles Clemente:
Bases documentales del carlismo y de las guerras civiles de los siglos XIX y XX
,
Madril
, 1985
- Josep Carles Clemente:
El Carlismo. Historia de una disidencia social (1833-1976)
,
Bartzelona
, 1990
- Josep Carles Clemente:
Historia general del carlismo
,
Madril
, 1992
- Jose Extramiana:
Historia de las guerras carlistas
,
Donostia
, 1978-1979
- Melchor Ferrer:
Historia del tradicionalismo espanol
,
Sevilla
, 30 liburukia, 1941-1979
- Roman Oyarzun:
Historia del carlismo
,
Madril
, 1939
- Antonio Pirala:
Historia de la guerra civil y de los partidos liberal y carlista
,
Madril
, 1984
- Joseph Zabalo:
Le carlisme. La contre-revolution en Espagne
,
Miarritze
, 1993