Wikipedia, Entziklopedia askea
Kardinala
Eliza Katoliko Erromatarrarren
Aita Santuak
ematen duen ohorezko titulu nagusia da. Elizako goi-kargudun hauek
kardinal-batzarra
osatzen dute, Aita Santuak kargua utzi edo hiltzean hurrengoa hautatzen duen erakundea dena.
Kardinal hitza
latinezko
cardo
hitzetik dator,
euskaraz
gontza
esan nahi duena. Hitzak Elizarako bere eginkizunen inportantzia adierazten du.
Zuzenbide kanonikoko kodearen
350.1. kanonaren arabera, hiru ordenako kardinal daude:
- Ordena episkopala: kardinal apezpikuak
- Ordena presbiteriala: kardinal presbiteroak
- Ordena diakonala: kardinal diakonoak
XIII. mendeaz
geroztik Aita Santuak hautatzen dituzte.
1586an
horien kopurua 70era mugatu zuen
Sixto V.ak
, baina
Joan XXIII.ak
89 kardinalera zabaldu zuen muga
1958an
[1]
.