한국   대만   중국   일본 
Juan Iglesias Garrigos - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Juan Iglesias Garrigos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Iglesias Garrigos
Bizitza
Jaiotza Bilbo , 1915
Herrialdea   Bizkaia , Euskal Herria
Heriotza Bilbo , 2001 (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta sindikalista
Kidetza Union General de Trabajadores
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Juan Iglesias Garrigos ( Bilbo , Bizkaia , 1915 - Bilbo, Bizkaia, 2001 ) bizkaitar militante sozialista izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Espainiako Gerra Zibilean hiltzera kondenatu zuten, baina bizitza guztiko kartzela-zigorra ezarri zioten ondoren. 1938 . urtean, Iruneako San Kristobal espetxetik ihes egitea lortu zuen, eta beso bat galdu zuen ihesaldian.

UGT eta Alderdi Sozialista berregituratzen saiatu zen, baina Frantziara jo behar izan zuen 1947 . urtean. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen 1963tik aurrera. Bizkaira itzuli zen Franco hil ondoren. Euskal Kontseilu Nagusiko Lan kontseilaria (1978-1979) eta PSE -PSOE alderdiko lehendakaria izan zen 1977 - 1982 bitartean.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]