Jose Miguel "Joxemiel" Bidador Gonzalez
(
Irunea
,
Nafarroa Garaia
,
1970ko
martxoaren 28a
-
ib.
,
2010eko
martxoaren 2a
) euskal dantzaria, idazlea, ikertzailea, filologoa, irakaslea eta historialaria zen.
[1]
[2]
Gurasoak
Ollarandik
hiriburura
joanak eta
Arrotxapean
hazia,
Iruneko Alde Zaharreko
Manueta kalearekin ere zuen harremana.
[3]
Unibertsitate
ikasketei dagokienez
Gasteizko
EHUn
Euskal Filologia
egin zuen.
Ogibidez Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan zen. Azken garaian
Tuteran
lan egin zuen irakasle.
Bere bizitzako azken urteetan Idoia bizilaguna eta Ilazki eta Maddi alabekin osatzen zuen familiarekin
Baternain
herrira bizitzera joana,
2007an
kontzejuko
presidente aukeratu zuten.
2010eko
otsailaren 26an
odol-isuria izan zuen buruan Tuterako institutuan eskola ematen ari zenean eta
2010eko
martxoaren 2an
zendu zen
Nafarroako Ospitalean
.
Martxoaren 3an
Baternain bizilekuan hileta-elizkizunak egin zizkioten eta
4an
omenaldi zibila eskaini zioten lagunek mukuru bete zen
Artikako
Kultur Etxean.
Eremu askotan ikerketa anitz egin zuen eta batean baino gehiagotan erreferentziazkoak diren lanak egin zituen.
Euskera
,
Fontes Lingua Vasconum
,
RIEV
,
Sukil
,
Cuadernos de Etnologia de Navarra
,
Egan
,
Revista del Centro de Estudios Merindad de Tudela
eta
Txistulari
aldizkarietan idatzi zuen, besteak beste.
Iruneko
Duguna
dantza-taldean 10 urtez dantza egin ondoren, dantzari buruzko lan ugari kaleratu zituen.
2005ean
Dantzaren erreforma Euskal Herrian
lanagatik,
Bilboko
Udalak banatzen dituen
Miguel de Unamuno saiakera Saria
irabazi zuen; lan hau
1993an
Cuadernos de Etnologia y Etnografia Navarra
aldizkarian argitaratutako
Materiales para una bibliografia sobre danza vasca
bere lehen ikerketa-lanean atera ziren lanetakoa zen. Danok Bat taldeko kidea ere izan zen eta
1997an
San Lorentzoko dantzen
sorrera prozesuan esku hartu zuen, baita azken urteetan taldearekin dantzatu ere.
[4]
2005etik
Euskal Dantzarien Biltzarraren
Dantzariak
aldizkariaren ardura hartu zuen.
Tuterako
Erraldoien konpartsako
kidea ere izan zen eta
Diario de Noticiasen
historia
eta
etnografiari
buruzko
Viejas historias de Navarra
artikulu sorta atera zuen.
Joxemielek hainbat hedabidetan kolaboratu zuen.
Euskaldunon Egunkaria
ren
Nafarkaria
astekariko
Klasiko bitxiak, arront klasiko
[5]
atalean eta
Berria
n idatzi zuen. Horrez gain,
Euskalerria Irratiko
kolaboratzailea izan zen, eta lan horregatik
2007an
irratiaren
Larreko Saria
jaso zuen. Horren bidez batez ere ahaztuta zeuden
Nafarroa Garaiko
(
Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra
liburuan bilduta) eta
Ipar Euskal Herriko
[6]
euskal idazleen gaineko ikerketa lana plazaratu zuen.
Pamiela
argitaletxeko laguntzailea izan zen eta
Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra
liburuaren ostean Nafarroako euskal idazleek "Baziren, bagara" manifestua atera zuten.
[7]
Olerkian
eta narrazio laburrean
1993
,
1995
,
1998
eta
2000an
Iruneko
udalak antolatutako literatura lehiaketan saritu zuten.
Euskal Idazleen Elkarteko
kide eta zenbait urtetan idazkaria izan zen. Hil arte ia erabat gordeta zeukan arloa,
olerki
idazlearena,
2010eko
azaroan
Pamielak
argitaratutako
Hutseaniko hazkurria
liburuarekin ezagun egin zen.
- Sakanako euskal idazleen antologia
(
1999
,
Bierrik
)
- Jose Agerre, argitaratu poemen antologia
(2000)
- Euskara Iruneko kazetaritzan: testu antologia (2003)
- Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra
(2004)
- Dantzaren erreforma Euskal Herrian
(2006)
- Alexander Tapia Perurena, Iruneko olerkaria: 10 urte
(2008)
- ↑
≪Joxemiel Bidador idazle eta ikertzailea hil da≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2010-03-02)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Joxemiel Bidador dantzari, ikertzaile eta idazlea hil da≫
Gara
(Noiz kontsultatua: 2010-03-02)
.
- ↑
Zein petrala den heriotza!
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Josetxo Azkona
,
Berria
.
- ↑
Joxemiel Bidador joan zaigu
,
Burlatako
Axular
aldizkaria, 51. alea,
2010eko
udaberria.
- ↑
Joxemiel Bidador: Artikuluak - Sorta osoa
Literaturaren zubitegian
.
- ↑
Ikus, adibidez,
Zuberoako bedatse loraduna
.
- ↑
Idazle euskaldun nafarraren konpromisoa
,
Gara
,
2010eko
martxoaren 3a
.