한국   대만   중국   일본 
Jose Ramon Uriarte (pilotaria) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jose Ramon Uriarte (pilotaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katxin Uriarte
Izen osoa: Jose Ramon Uriarte Zaldunbide
Jaiotza data: 1956ko otsailaren 2a (68 urte)
Jaioterria: Aulesti ( Bizkaia )
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua:
Debutatze data: 1971
Debutatze pilotalekua: Gernika
Artikulu hau puntistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Jose Ramon Uriarte ≫.

Jose Ramon Katxin Uriarte Zaldunbide ( Aulesti , 1956ko otsailaren 2a - ) bizkaitar zesta-jokalari ohia da. 1971n egin zen profesional Gernikan , eta 1972. urtean joan zen lehenbizikoz Ameriketako Estatu Batuetara , Miamira hain zuzen, bertako frontoietan jokatzera.

Euskal Herriak eman duen puntistarik hoberenetakoa izanik, Txikito Bolibar eta Katxinen arteko norgehiagokek aro guztiz berezia markatu zuten zesta-puntaren historian. Estatu Batuetan hemezortzi urte eman ondoren, Euskal Herrira itzuli zen 1990. urtean, pilotarien grebaren ondorioz, eta 2000. urteko Errege egunean erretiratu zen Gernikako Jai-Alai frontoian, hogeita zortzi urte zesta-puntari eskaini ondoren. Irabazi dituen tituluen artean, aipagarriak dira 1992. urteko Euskal Herriko Binakako Txapelketa, Arkarozekin batera irabazia Donostiako Karmelo Balda frontoian , Bolibarko Txikito eta Aranburu gainditu ostean; 1996ko Euskal Herriko Banakako Xixtera Txapelketa irabazi zuen, baita Estatu Batuetako NAFJeko Txapelketa ere; 1997an Gasteizen eta 1998an Bartzelonan ospatutako Munduko Txapelketetan Barrondorekin batera lortu zuen txapela; 1998ko Euskal Herriko Binakako Txapela eskuratu zuen. Kantxa barruan eta kantxatik kanpo bere jokabide apal eta jatorragatik da ezaguna, eta pilotari lotuta jarraitzen du, Eusko Basque pilota-enpresako prentsa-arduradun lanetan.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]