Jose Paulo Ulibarri Galindez
(
Okondo
,
Araba
,
1775eko
abuztuaren 17a
-
Abando
, gaur egungo
Bilbon
,
1847ko
maiatzaren 5a
) euskal idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale
arabar
-
bizkaitarra
izan zen,
"el herrador vascofilo de Abando"
(Abandoko ferratzaile euskaltzalea) ezizena eman ziotena.
8-9 urterekin,
1784an
, orduko
Abandoko elizatera
familiarekin bizitzera joan zen, eta bertan bizi izan zen hil arte.
Konbentzio Gerran
parte hartu zuen gaztetan
frantziarren
aurka,
Gipuzkoa
aldean.
1814
ingurutik aurrera hainbat kargu politiko hartu zituen,
Abandoko elizateko
zinegotzia izan zen, baita elizate honetako ahalduna ere
Bizkaiko Batzar Nagusietan
. Joan den mendearen hasieran euskarazko irakaskuntza bultzatu, euskarazko izkribu mordoa idatzi eta
Euskal Akademia
sortzeko lehen proposamena egin zuen. Hark sortu zuen, "eskola" esateko,
ikasola
hitza, geroago
ikastola
bilakatuko zena. Haren izena darama Bilboko
Ulibarri euskaltegiak
berak ereindako euskal kezkak oraindik bizirik dirauela argi erakusten du horrek.
[1]
Sasoi hartan ere hainbat abesti eta gabon kanta argitaratu zituen, batzuk erlijio kutsukoak eta beste batzuk lurra eta hizkuntza goraipatzekoak. Izan ere,
euskarazko
agiri ofizialak argitara ematea, eskolak eta hizkuntzaren akademia sortzea ere proposatu izan zuen, bizitza publikoan hizkuntza sartzeko beste ekimen batzuen artean.
Okondarraren
omenez
EAEko
ikastetxeetako Hizkuntza Normalizaziorako Proiektuak koordinatzen dituen programa “Ulibarri” deitzen da
[2]
.
Bilbon dagoen
Ulibarri euskaltegiak
bere izena
Abandon
hil zen euskaltzalearen oroimenez aukeratu zuen.
Bere jaiotegunaren 200. urteurrenaren harira
Okondoko
parke batean
Ulibarriren
omenezko
eskultura
jarri zuten udalak,
Euskaltzaindiak
eta
Arabako Foru Aldundiak
; jaioterrian bertan,
Ulibarriren
1997ko
urriaren 26an
, heriotzaren 150. urteurrenarekin kale bati bere izena jarri zitzaion eta plaka bat ezarri zen Udaletxeko batzar aretoan
[3]
.
Gasteizko
Aranbizkarra
auzoan bere izena daraman kalea dago.