Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau Bilboko alkateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Agirre
≫.
Jose Pantaleon Agirre Urrutxua
(
Bilbo
,
Bizkaia
,
1793ko
uztailaren 27a
- ?)
Bilboko alkatea
izan zen.
Jose Domingo Agirre eta Maria Rita Eusebia Urrutxuaren semea. Aiton amonak
Igorre
eta
Larrabetzuarrak
zituen. Gaztetatik
Zazpikaleetan
bizi izan zen, baina
1860an
Abandoko elizatera
joan zen bizitzera.
Eulalia Landaluzerekin ezkondu zen,
Felix Agirre
Bilboko alkatea izan zen amaren ahizparekin alegia. Gaztea zela
Mexikora
joan zen, eta ziurrenik bertan lortutako dirutzari ezker aberastu zen.
Bilboko
komertzio-gizonik aberatsenen artean zegoen, eta hainbat etxebizitza, lur eta bestelako ondasun zituen.
Bilboko alkatea izan zen
1838ko
martxoaren 12tik
, urte bereko
abenduaren 12ra
arte.