Jose Maria Zirarda Latxiondo [1] ( Bakio , 1917ko maiatzaren 23a - Gasteiz , 2008ko irailaren 17a ) euskal artzapezpikua izan zen, Iruneko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa.
1942ko uztailaren 5ean ordenatua, irakaslea izan zen Gasteizko apaiztegian. 1960an apezpiku bihurtua, 1968an Santanderrekoa eta 1971an Kordobakoa izan zen.
1978an Iruneko artzapezpiku eta Tuterako apezpiku bihurtu eta hantxe egon zen 1993an erretiratu arte.