Aita Jose Domingo Ugartetxea Urkieta
(jaiotzez, Franzisko Maria ;
Markina-Xemein
,
1888ko
irailaren 23a
-
ib.
,
1980ko
uztailaren 18a
) musikari eta erlijioso bizkaitarra izan zen.
Gaztetatik musika ikasten ibili zen. Besteak beste
Markinako
Mesedeetako mojen elizan meza-mutil ibili zen, baita Xemeingo elizako koroan ere.
1905ean
karmeldaren
komentuan sartu zen profesa eginez, eta Aita Jose Domingo Santa Teresarena izena hartu zuen. Karmeldarren artean lan handia egin zuen eliz musika
Erromatik
zetozen arau eta eredu berrietara egokitzen. Gehienbat koroko musika berriztatzea izan zen bere zeregin aipagarriena. Karmeldarren musika berriztatzean ez ezik, elizaren musika
Euskal Herrian
berriztatzeko lan egin zuen, bereziki
Gasteizko
elizbarrutiko musika batzordean sartu zenean.
Musika pieza berriak sortzen hasi zen gaztetatik.
1904an
,
Avilako Teresaren
jaiotzako laugarren mendeurrenean,
"Oh, Teresa, los vascos te aclaman..."
ereserkia konposatu zuen
Avila
eta
Salamancara
zihoazen erromesentzat. Bizitzako hainbat egoerei doinuak jarri zizkien, hala nola, etxeko eta senideen heriotzei, karmeldarren historiako gertakari garrantzitsuei...
Gasteizen zela, kantu gregoriarreko lanak egin zituen,
Euskal Herrian
eta
Espainian
gai horretan zegoen hutsunea betetzeko. Sasoi hartako da bere lehenengo Gabon meza edo
Missa Pastoralis
, Euskal Herrian oihartzun zabala izan zuena.
Simon Bolivar
Amerikako askatzaileari beste apaiz batzuek eginiko ereserkiari musika jarri zion. Geroago, musika horri
ingelesezko
berbak ezarrita Amerika osoan hedatu zen.
1930
-
1936
bitartean
Irunako
karmeldarren buru izan zen eta horren ondoren
Larreako
komentura aldatu zuten.
Espainiako Gerra Zibileko
urteak bertan igaro behar izan zituen. Gerra ostean espetxerik espetxe ibili behar izan zen, abertzalea zela leporatuta. Espetxe aldia amaituta, Euskal Herritik kanpo egon behar izan zen, harik eta
1942rako
Begonara
itzultzeko baimena eman zioten arte.
1967an
Markinako
karmeldarren komentura itzuli zen. Bertan egon zen 1980an hil zen arte.
Bere lanen artean aipa daitezke organoz eta harizko instrumentuz jotzeko
Stabat Mater
, biolin eta pianorako
Suite Vasca
,
1966an
argitaratutako
Eliz abestiak
eta
1975eko
Jainko Erriarentzat Meza Berria
eta
Agate deunaren abesti txorta
, besteak beste. Horrez gain, musika herrikoia ere egin zuen euskaraz; aipagarriena Markinako kalejira (
Goazen, bai, markinar danok...
) izango litzateke.