Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Antonio Ardanza Garro
(
Elorrio
,
Bizkaia
,
1941eko
ekainaren 10a
-
Kanala
,
2024ko
apirilaren 8a
) politikari
jeltzalea
eta enpresaburua izan zen.
1985etik
1999ra
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
izan zen.
EAJko
militantea
1979an
Arrasateko
alkate aukeratu zuten eta
1983ean
Gipuzkoako
Ahaldun Nagusia
.
1985an
Karlos Garaikoetxeak
lehendakari postua utzi zuenean
Eusko Alkartasunaren
zatiketaren ondoren Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten.
1999ko
urtarrilaren 2an
, bere agintaldia bukatuta, kargua utzi eta
Juan Jose Ibarretxe
bihurtu zen Eusko Jaurlaritzako lehendakari.
Euskal Autonomia Erkidegoko
lehendakaritza
utzitakoan, lehen mailako politikagintza ere utzi zuen, eta enpresaren munduan murgildu zen. Besteak beste,
Tubacex
enpresako kontseilari izendatu zuten, eta Ardantzaren izena maiz aipatu zen beste hainbat kargutarako, betiere enpresaren eta ekonomiaren munduari loturik. 1999ko abenduan, azkenik,
Euskaltel
telekomunikazio enpresak administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuen, eta kargu hori izan zuen orduz geroztik.
- Galdakaoko
(
Bizkaia
) Udalak herriko erdialdeko parke bati Ardanza Lehendakaria izena ipini zion.
|
---|
Sorrera eta sortzailea
| |
---|
Egoitza nagusia eta bilguneak
| |
---|
Jaiegunak
| |
---|
Barne-erakundeak
| |
---|
Lehendakariak
| |
---|
Pertsona nabarmenak
| |
---|