Jonathan Castroviejo Nicolas
(
Getxo
,
Bizkaia
,
1987ko
apirilaren 27a
- )
euskal
txirrindularia
da.
Jubenil kategorietan,
Punta Galea
Getxo taldearekin korritu zuen. Bertan lortutako sari eta arrakasten ondorioz, Bizkaiko txirrindulari gazterik onenaren izendapena jaso zuen.
Amateuretan, Seguros Bilbao taldearekin parte hartu zuen beti,
Xabier Artetxek
zuzenduriko taldea berau. Bere lehen urtean, hau da, 2006ean, postu on batzuk lortu zituen, bere taldekide zen
Benat Intxaustiri
lasterketa askotan postu bikainak egiten lagunduaz. Bigarren urtean,
Seguros Bilbao
taldeko buru izan zen (
Benat Intxausti
profesional mailara pasa baitzen), eta emaitza benetan onak erdietsi zituen,
Ereno
,
Laukiz
,
Bergara
,
Markina
eta Euskadiko Erlojuaren Aurkako lasterketetan garaile izanez. Ondorioz,
Lehendakari Saria
irabazi zuen urte horretan, zeinek 21 urtez azpiko euskal txirrindularirik onena bereizten duen.
Amateurretan izandako ibilbide arrakastatsuaren ondorioz,
Euskadi Fundazioak
fitxatu zuen bere talderako. Talde honetan, lehendabizi Kontinental mailako
Orbea
taldean korritzen du, ondoren, maila izanez gero ProTour mailako Euskaltel-Euskadi taldera pasako delarik.
2009an, eginiko denboraldi bikainaren sari gisa, Etorkizuneko Tourrean parte hartu zuen, etapa batean garaile izatea lortuz. Sailkapen nagusiaren lehian, ordea, ezin izan zen sartu, lehen etapetan eroriko bat eduki baitzuen.
2011ko apirilaren 26an, Romandiako Tourreko aitzin-etapa irabazi zuen, erlojupean.
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2023
Legenda
?
|
Ez zuen osatu
|
DSK
|
Deskalifikatua
|
UT
|
Utzi
|
Jonathan Castroviejo
-
ProCyclingStats