Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Azpillaga Urrutia
(
Pasai San Pedro
,
1935eko
azaroaren 26a
-
Mutriku
,
2017ko
otsailaren 2a
[1]
)
gipuzkoar
bertsolari
eta
bertso-eskolako
irakaslea izan zen.
Jon Azpillaga
Pasaian
jaio bazen ere, aita, Juan Azpillaga
ondarrutarra
zen, eta ama, Beronika Urrutia,
Berriatukoa
. Jonek urte eta erdi zituenenan, aita hil zen
gerran
. Orduan, ama, haurdun, eta semea Berriatura joan ziren bizitzera. Hamasei urterekin hasi zen lanean, Ondarruko lantegi batean.
Soldadutzatik
itzuli zenean, ama eta bi semeak
Ondarrura
aldatu ziren. Bertan egiten zuen bizitza eta, besteak beste, orfeoian kantatzen zuen.
1960an
,
Mutrikura
ezkondu zen, Maria Arrizabalagarekin; bi seme-alaba izan zituzten. 1993an,
angioplastia
bat egin zioten eta, osasun arazoak zirela-eta, adina baino lehen erretiratu zen.
[2]
Etxe berean bizi zen osabari esker bertsozaleturik,
Santa eskean
hasi zen lehen koplak kantatzen. Lehenengo plaza
Amoroton
egin zuen,
Jon Mugartegi
lagun zuela,
1950ean
. Handik aurrera saio ugari egin zituzten biek inguruko herri eta auzoetan.
[2]
Bertsokera garbia eta erraza zuen; patxadako erritmoan, seriotasun naturalez, ideiak eta kondairak bortxatu gabe ematen zituen.
1970eko hamarkadan
,
Jon Lopategirekin
bikote eginda, plazaz plaza aritu zen, bertsolaritzaren ikuspegi politiko eta sozial berria emanaz.
Txapelketa Nagusietan
finalista izan zen lau aldiz, eta
Bizkaiko txapelduna
izan zen
1961ean
.
[3]