Jokin Inza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokin Inza
Bizitza
Jaiotza Bergara 1924ko otsailaren 24a
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza Donostia 2008ko urriaren 1a  (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak aktibista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Jokin Inza Garmendia ( Bergara , 1924ko otsailaren 24a - Donostia , 2008ko urriaren 1a ) EAJko militante abertzalea eta Radio Euskadiren sortzaileetako bat izan zen.

Frankismoaren aurkako borrokalari sutsua izan zen klandestinitatean. Hori dela eta, 3 urte egon zen preso frankismoaren aurkako propaganda egiteagatik. Aske utzi zutenean lehendabizi Frantziara ihes egin zuen eta ondoren Venezuelara . Euskal erresistentzian funtsezkoa izan zen, Venezuelatik Radio Euskadiren sorrera bultzatu baitzuen.

Sabino Arana Fundazioan ibili zen ere. 2006ko ekainaren 20an Hombre libre sin patria libre liburua aurkeztu zuen Bergaran .

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Hombre libre sin patria libre ( 2006 )


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .