Wikipedia, Entziklopedia askea
John Robert Lewis
(Troy,
Alabama
,
1940ko
otsailaren 21a
-
Atlanta
,
Georgia
,
2020ko
uztailaren 17a
), ekintzaile eta politikari
estatubatuarra
izan zen.
Eskubide zibil eta politikoen
aldeko buruzagia izan zen, eta AEBetako ordezkarien etxean kargua eduki zuen Georgiatik
1987tik
2020an hil zen arte.
Ikasle garaian,
"Student Nonviolent Coordinating Committee"
(SNCC) elkartean militatu zuen,
1963tik
1966ra
. "Big Six" taldearen barruan egon zen, 1963ko martxa erraldoia antolatu zutenak
Washingtoneraino
. Haren borroka arraza bazterkeriaren aurkakoa izan zen.
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrataren
kidea izan zen, eta sarien artean Presidentearen Askatasunaren Domina jaso zuen, Barack Obamaren eskutik.