Joan Santuen eliza (Bilbo)

Koordenatuak : 43°15′28″N 2°55′20″W  /  43.2578°N 2.9222°W  / 43.2578; -2.9222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Santuen eliza
  Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Zazpikaleak
Kokapena
Herrialdea   Euskal Herria
Probintzia   Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43°15′28″N 2°55′20″W  /  43.2578°N 2.9222°W  / 43.2578; -2.9222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera 1622
Izenaren jatorria Joanes Bataiatzailea
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Bilboko elizbarrutia
Izena Joanes Bataiatzailea
Arkitektura
Estiloa arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea 57

Joan Santuen eliza Bilboko Zazpikaleetan dagoen eliza da, Erronda eta Gurutzeko kaleen bilgunean kokatuta hain zuzen ere, eta Agirre Lehendakariaren jaiotetxearen alboan.

Estilo barroko klasizista eraiki zuten XVII. mendean . XVIII. mendera arte Jesusen Lagundiaren San Andres Ikastetxea ren eliza izan zen [1] .

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Jesusen Lagundiak , Domingo Gorgollaren dohaintza bati esker, eraiki zuten. Lanak 1622an hasi zituzten aita Ramirez diseinatzailea izanik. Hogei urte geroago, atzealdea, kruzeroa izan ezik, bukatu zuten. Hiru hamarkada eraiki gabe pasa ondoren, berriro 1672an Manuel Ceballos eta Mateo del Rio kantabriarrek lanari lotu zioten. Hiru urte geroago Francisco Elorriagak teilatuak, bobedak eta kupula eraiki zituen.

1767an jesuita bota zituztenean, Bilboko Udalak orduko San Andres Ikastetxea jazo zuen. Klaustroa ospitale bihurtu eta eliza publiko bilakatu zen. 1769an egun Atxuri eta orduan Ibeni izeneko errebaletik Joan Santuen ( San Joan Bataiatzailea eta San Joan Ebanjelaria ) parrokia ekarri zuen, horrela "Vera Cruz" izeneko kofradia historikoaren egoitza ere bilakatu zen [2] .

1983ko uholdeak eta gero guztiz zaharberritu zuten.

Galeria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Cilla Lopez, Raquel / Muniz Petralanda, Jesus. "Guia del Patrimonio Religioso del Casco Viejo de Bilbao" . Bilboko elizbarrutia , Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa . ISBN 84-87002-50-1 .
  2. Bizkaiko Ondare Historikoa: Joan Santuen eliza (Bilbao)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]