Wikipedia, Entziklopedia askea
Jiu-jitsu
,
ju-jitsu
edo
jujutsu
,
japonieraz
柔術,
j?jutsu
(
ⓘ
)
armarik
gabe borroka egiteko
japoniar
artea da.
Erasorako nahiz babeserako artea da. Oso antzinakoa bada ere, XVI. mende inguruan hasi zen zabaltzen. Gorputz guztia erabiltzen da borrokan, eta etsaiaren indarraz baliatzen da haren kontra egiteko. Eskuz, behatzez, ukondoz, hankaz eta abarrez atzitu, kolpeak bota eta teknika jakin batzuez baliaturik etsaia menderatzea eta higitu ezinik edukitzea da jiu-jitsuaren funtsa. Ez da kirol arautua, ez baitu ez mailarik ez lehiaketarik; hala ere,
Jigoro Kano
(1860-1938) maisu handiak jiu-jitsuan zenbait aldaketa sartu zituenean,
judoaren
edo judo kodokanaren oinarriak jarri zituen.
Jiu-jitsua
XX. mende
hasieran sartu zen
Europa
n, batez ere
Raku
borrokalariak eginiko erakustaldiei esker. Euskal Herrian ere, 1900-1920 hamarkaden artean jarraitzaile asko izan zituen, batez ere
Bizkaia
n eta
Gipuzkoa
n.
[1]