Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Maria Egiguren Imatz
(
Aizarna
,
Zestoa
,
1954ko
ekainaren 2a
) 2012 bitarteko legegintzaldi guztietako
PSE-EEko
eusko legebiltzarkidea
izan da.
PSE-EEko
Lehendakaria izan zen 2002tik 2014ra bitarte. III. legegintzaldiko Legebiltzarreko lehendakaria izan zen, eta
1990tik
1992
arte, Legebiltzarreko lehen lehendakariordea. V. legegintzaldian,
PSE-EEko
bozeramailea izan zen.
Zuzenbidean
doktoraturik,
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko
kidea da.
[1]
Jesus Egigurenek funtsezko papera izan zuen PSE-EEk eta
Batasunako
zenbait kidek 2002an izan zituzten bileretan. Garai hartan,
Jose Maria Aznar
(
PP
) zen Espainiako Gobernuko presidente. Bilera horien ondotik, artean
Jose Luis Rodriguez Zapatero
(
PSOE
) gobernu presidente zela,
ETAren
su-eten iraunkorra etorri zen eta delako "bake prozesuari" ekin zitzaion. Prozesu hori trabatu egin zen eta erabat zapuztuta geratu zen ETAk
T4ko atentatuaren
ondoren.
Hainbat elkarrizketa egin arren, ez zen arrakastarik lortu eta ETAk, 2007ko ekainean atera zuen komunikatu baten bidez, bere jarduerari berrekin zion. 2013ko apirilean, Egiguren eta Batasunako bozeramaile ohiak,
Arnaldo Otegik
, Bakearen eta Berraskidetzearen Aldeko Gernika Saria jaso zuten, "Euskal Herriko bakegintzaren alde egindako ekarpenagatik".
Epaitegi batek 1992. urtean bere emaztea jipoitzeagatik kondenatu zuen. 1994an, bere emaztea jipoitzeagatik epaitu zuten.
[2]
PSOEk
delituengatik kondenaturiko bere kideak alderditik kaleratuko zituela esan arren, Jesus Egigurenek
Euskadiko Alderdi Sozialistako
kide izaten segitzen zuen.
- El PSOE en el Pais Vasco (1886-1986)
- Euskadi. Tiempo de reconciliacion.
- El socialismo vasco y la izquierda vasca (1886-1994)
- Los ultimos espanoles sin patria (y sin libertad)
- El arreglo vasco: fueros, constitucion y politica en los siglos XIX y XX (
2008
)
- La crisis vasca. Entre la ruptura y el dialogo.
- Historia del socialismo vasco (1886-2009)
- ETA. Las claves para la paz
- Ven y cuentalo: el oasis vasco
- Euskal Herria: por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo
.
[3]