Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilda
filman,
Glenn Ford
aktoreak gizon jeloskor baten papera interpretatzen du.
Jeloskortasuna
edo
jelosia
pertsona
batek beste batekin duen
maitasun
nahiz
amodio
-harremana beste hirugarren pertsona baten parte hartzeagatik galtzeko arriskua nabaritzean pairatzen duen
beldur
,
erra
nahiz
gorroto
sentimendua da, maitatzen duen pertsona nahiz pertsona horrekin harremanetan dagoen beste pertsonarekiko.
Psikologian
,
bekaizkeriarekin
batera aztertu ohi den
emozioa
da, gutxiespen-sentimendu baten ondorioz gertatu ohi baitira jeloskortasuna nahiz bekaizkeria. Ikuspuntu biologiko batetik eta
amodiozko
harremanei buruz jeloskortasuna gizonak beste gizonen aldean emakume bat bereganatzeko ahaleginen ondorio bat dela iritzi ohi da; emakumeen jeloskortasuna, berriz, aitak bere familiari eman beharreko arreta atxikitzeko ahaleginen efektua da, beste emakumeen erakarmenari aurre egiteko.