Japoniako aktiboen burbuila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoruaren prezioa Japoniako sei hiri handienetan (1965-2008).

Japoniako aktiboen burbuila ( japonieraz : バブル景? baburu keiki ? , euskaraz, "burbuilaren booma") Japonian 1986 eta 1991 artean izandako aktibo finantzario eta higiezinen errebalorizazioa izan zen. [1] 1992ko hasieran, burbuilak eztanda egin zuen. Aktiboen prezioen azelerazio arinak, ekonomiaren gainberotzeak , kontrolatu gabeko Diru eskaintzak eta kredituaren hedapenak izugarrizko burbuila ekonomikoa sortu zuten. [2] Zehatzago, gainkonfiantzak eta diru-politika hedatzaileak bultzaturiko aktibo eta akzioen espekulazioak sortu zuten. [3]

1990eko abuzturako, Nikkei burtsa indize erdira amildu zen justu Japoniako Bankuak bere bosgarren kitatze egin zuenean. [2] 1991ko amaieran, aktiboen prezioak erortzen hasi ziren. 1992ko hasierarako jada asko erori arren, [2] japoniar ekonomiaren gainbeherak hamarkada batez iraun zuen. Honek produktiboak ez ziren maileguen pilaketa bultzatu zuen, erakunde finantzario askori arazoak sortuz. Burbuilak eztanda egin zuen ondorengo urteei Hamarkada Galdua ( japonieraz : 失われた二十年 Ushinawareta Nij?nen ? ) deitu zieten. [4] Harrezkero prezioak igo egin dira baina %0,1 bakarrik, estatistikan nabarmena izateko 26 urte behar zituen prozesu batean. [5]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Ingelesez) www.sjsu.edu. Japan's Bubble Economy. .
  2. a b c (Ingelesez) Kunio Okina, Masaaki Shirakawa & Shigenori Shiratsuka. (2001eko otsaila). The Asset Price Bubble and Monetary Policy: Japan's Experience in the Late 1980s and the Lessons. .
  3. (Ingelesez) Edgardo Demaestri & Pietro Masci. (2003). Financial Crises in Japan and Latin America. Inter-American Development Bank .
  4. http://fhayashi.fc2web.com/Prescott1/Postscript_2003/hayashi-prescott.pdf
  5. (Ingelesez) ≪Average land price increases for 1st time since ...≫ The Japan News .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .