Wikipedia, Entziklopedia askea
James Monroe
(
Westmoreland
,
Virginia
,
AEB
,
1758ko
apirilaren 28a
?
New York
,
AEB
,
1831ko
uztailaren 4a
)
AEBetako
5. lehendakaria izan zen 1817 eta 1825 urteen artean. Lehendakaritzara iritsi aurretik gudari, abokatu, kongresuaren ordezkari kontinentala, senatari, jaurlari, estatuko idazkari eta defentsa idazkari ere izan zen.
Aginpidean egon zen garaian AEBk Amerikako herrialde burujabe berriak onartu zituen.
Monroe doktrina
sustatu zuen, "Amerika amerikarrentzat" esapidean oinarritzen zena. Helburua Hego Amerika europarren helburu kolonialistetatik babestea izan zen. Denborarekin, doktrina hori Estatu Batuek gaur egun Hego Amerika osoan duten aginpidea zabaltzeko aitzakia bihurtu zen.