- Artikulu hau aldizkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Jakin (argipen)
≫.
Jakin
Euskal Herriko kultura-taldea, aldizkaria eta argitaletxea da. Aldizkaria
Arantzazun
(
Onati
) sortu zuten
frankismo
betean eta
euskaraz
kaleratzen direnen artean beteranoetarikoa da. "Kultura eta pentsamendua" jorratzen ditu. Jakin Taldeko kide nabarmenak
Joseba Intxausti
,
Joxe Azurmendi
,
Paulo Agirrebaltzategi
eta
Joan Mari Torrealdai
dira.
Etengabe berregokitu beharrak markatu du Jakin taldearen bilakaera. Behin eta berriz berrasten, berrasmatzen, berregokitzen ibili behar izan dute, jarrera hori ia-ia ezaugarri propio bihurtzeraino. Etapa hauek bereiz daitezke historia horretan:
[1]
[2]
Aldizkaria kaleratu baino lehen, Arantzazuko
frantziskotarren
inguruan bildutako kultura taldea zen Jakin.
1956an
sortu zen, eta urte hartan hasi zen
Teologiaren Yardunak
izeneko aldizkaria kaleratzen. Han idatzi zuten, besteak beste,
Orixek
,
Zaitegik
, Gazteluk,
Txillardegik
eta
Alfontso Irigoienek
. Sortu ere Euskaltzaindiak Arantzazun egin zuen Euskaltzaleen gerraosteko lehen Biltzar irekira begira sortu zen. Eta bertan agortu zen aldizkariaren lehen edizioa.
Erdi Arotik irten eta Aro Moderno guztian, Arantzazu Euskal Herriaren bilgune eta sinbolo izan da. Arantzazu euskararen, kulturaren eta artearen zentro bat bilakatua zen Euskal Herriarentzat
Jakin
sortu zenean. Gerra ondoan Arantzazun aurkitu zuen euskarak lehenengo babesa euskaltzaleen eta Euskaltzaindiaren aurreneko bilerekin; han erabaki zen euskara batua.
Bederatzigarren zenbakitik aurrera
Kepa Enbeita
eta
Joseba Intxausti Rekondo
izan ziren aldizkariaren zuzendari. Joseba Intxaustiren zuzendaritzapean
Joxe Azurmendi
laguntzaile gisa hasi zen. Taldea urtero biltzen zen, elizaren babespean. Hasieran teologia eta filosofia gaiak erabili bazituzten ere, hizkuntzarekiko eta gizartearekiko ardurak nagusitzen hasi ziren gero. Garai horretan, euskal kulturaren beharrez jabeturik, Europako filosofia eta pentsamendua ekarri zituzten aldizkarira.
Administrazio eragozpenak zirela eta,
1961ean
kaleratzeari utzi zioten hiru bat urtez, baina bitarte horretan taldekideek beren lanak
Egan
aldizkarira bidali zituzten.
Jakin
aldizkariak hastapen beretik euskara nolabait batzearen aldeko jarrera argia izan du. Kultura mailako hizkuntza finkatzeko eta bateratzeko ekimenak sustatu ziren aldizkariaren baitan. Euskaltzaleen artean
euskara batuaren
inguruko eztabaidak gori-gori zeudenean, aldizkarien artean
Jakin
izan zen lehena Baionako Biltzarraren erabakiak (
1964
) betearazten.
Hamar urte egin zituen sorlekuan, eta barne-krisi baten ondorioz
1967an
fisikoki ere hiritartu egin zen, gaien aldetik urte batzuk lehenago hiritartuta bazegoen ere. Orduan talde laneko zuzendaritza laikoa osatu zen (
R. Arregi
,
Karlos Santamaria
, A. Lekuona,
Ibon Sarasola
,
J. A. Arana
). Garaiko gaiak erabili ziren orduan,
sozialismoa
, burujabetza, erlijiozko krisia, euskararen eguneratzea,
hirugarren mundua
, etab.
Egoera berrietara moldatzera derrigorturik ere egon da aldizkaria 1967an, 1969an, 1977an, 1990ean.
1968an
Joan Mari Torrealdaik
hartu zuen zuzendaritza,
Donostian
hartu zuen egoitza eta aldizkariaren tankera aldatu zuen,
Esprit
Frantziako aldizkariaren itxura hartuta.
1969ko krisian, Francoren gobernuak aldizkariaren baimena errotik moztu zuenean, alegia, taldea eratu eta indartu egin zuten.
Jakinkideak urte horietan sakabanaturik egon zirenean, ikasketak egiten, Katalunian, Italian, Frantzian edo Alemanian, Jakinek bazuen talde izaera, birtuala baino sendoagoa, komunikazio idatziaren bidez eta aldian aldiko topaketak eginez. Are eta gehiago gero, herriratu zirelarik eta bakoitzak bere bide profesionala hartu zuenean, Jakin zen beren bilgune naturala.
Egoera berrietara eta garai berrietara moldatuz-moldatuz egin zuten bidea, alor guztietan: pertsonalean, formula juridikoetan, euskarrietan, produktuetan, eta beste.
Jakin argitaletxea eta UZEI institutua. 1977ko berrasmatzea
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Taldea fisikoki bildu zenean proiektu berriak abiarazi zituzten 1977an orduan
UZEI
sortu zuten eta argitaletxe bihurtu zen Jakin (Jakin Sorta); Torrealdai, Intxausti eta Agirrebalzategi izan ziren zuzendariak urte haietan. 1977an berriz ere kaleratzen hasi zen L. A. Bilbaoren eta J.M. Torrealdairen zuzendaritzapean. Diktadura osteko aro berrian
Jakin
aldizkaria kultur aldizkari kritikotzat definitzen da eta
soziologia
,
zuzenbidea
,
filosofia
,
zientzia
edo
literatura
gisako eremu ezberdinak landuko ditu.
Jokin Zaitegik amestu zuen Euskal Idazleen Etxea Miarritzen barik Donostian gauzatu zuten Jakin Taldekoek 1977an.
Jakin Taldean aldizkariaz gain hainbat lan egin zuten urte horietan. Hala nola, UZEI sortzeaz gain, geroago, Eusenorren parte hartzea Paulo Agirrebaltzategik; Eusko Jaurlaritzarentzat euskararen historia sozialeko zenbait argitalpen eta ekimen Joseba Intxaustiren eskutik; Torrealdairen
Euskal idazleak, gaur
liburuaren ondoren, Joseba Intxaustik zuzenduriko
Euskal Herria
bi liburukiak edota Joxe Azurmendiren tesia eta argitalpenak Arizmendiarrietari buruz; Paulo Agirrebaltzategiren gidaritza
Euskal Kulturaren Batzarrea
(EKB) delakoan. Geroago
Kontseiluko
zuzendaritzan sartu zen
Torrealdai
, eta
Euskaldunon Egunkaria
-koan
ere bai.
[3]
2003an
, guardia zibilek Joan Mari Torrealdai atxilotu eta
torturatu
zuten, Jakineko zuzendaria eta
Euskaldunon Egunkaria
ren zuzendaritza batzordeko kidea zela, orduko Espainiako Gobernuak Egunkariaren aurka abiatutako prozesu baten barruan.
2010ean
absolbitu zuten kargu guztietatik, jasandakoa jasanda,
Txema Auzmendi
,
Martxelo Otamendi
,
Xabier Oleaga
eta
Inaki Uriarekin
batera. Bere lanarentzat garrantzi handikoak ziren hainbat dokumentazio eta fitxategi desagertu egin zitzaizkion urte haietan miaketak izan zirela medio.
Jakin-en memoria historikoa etorkizunaren zerbitzuan osoki jarri zuten. Horregatik fundazioa. Jakin Fundazioa sortuta, ondare material eta ez materiala oso-osorik iraganari etorkizuna emateko xedez bermaturik gelditu zen.
Paperezko aldizkaria modernotu eta gune digitala prestatu zuten, ondare osoa jendearen eskura klik batean eskainiz.
Lorea Agirre
kazetari eta gizarte antropologian adituak hartu zuen lekukoa aldizkariaren zuzendaritzan. Kontseilu Editorial berrian antropologia, arte, filosofia, kazetaritza, liburugintza, sorkuntza eta soziologiaren eremutik etorritako jakinlari berriak sartu ziren. Eta herrigintzari, kulturgintzari edo euskalgintzari lotutako era guztietako gaiak lantzen jarraitzen dute.
Zuzendaritza berriko beste kideak hauek izan ziren:
Haizea Barcenilla
,
Harkaitz Cano
,
Idurre Eskisabel
,
Patxi Juaristi
,
Joanmari Larrarte
,
Maialen Lujanbio
,
Imanol Murua Uria
,
Andoni Olariaga
,
Olatz Osa
,
Gexan Sors
eta
Eguzki Urteagak
. Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakari bihurtu zen, eta
Xabier Eizagirre
erredaktore buru.
[4]
2017an hasi ziren
Udako Euskal Unibertsitatea
,
Jakin
eta
Usurbilgo
Udala elkarrekin jardunaldi bat antolatzen, Usurbilen bertan eta UEUren udako ikastaroen barruan
[5]
Harrezkero hauek izan dira hausnartzeko eta eztabaidarako jorratu dituzten gaiak:
- 2023:
'
Gizarte mugimenduak
: erronka berriei elkargune berriak'
[6]
- 2022:
'EH2040:
demografia
, lurraldea,
zaintza
, hizkuntza'
[7]
- 2021:
'Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada?
[8]
[9]
- 2020:
'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak'
[10]
[11]
- 2019:
'Maitasuna politikoa da'
[12]
[13]
- 2018:
'Utopia 1968/2018. Iruditeria berrien bila'
[14]
[15]
- 2017:
'
Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua'
[16]
[17]
Sei hamarkadetan zuzendaritzaren itzulinguruan ibilitako lankideak 50 bat izan ziren. Baina Jakinek, bere proiektuak eta produktuak ondu eta mamitzeko orduan, jende askorengana jo du, kanpoko lankidetzak bilatu dituzte, eta horien ikuspegiak berera ekarri. Aldizkarian bakarrik 3.100 lankidetza izan dituzte, eta 1.250 lankide edo idazle.
[1]
Hainbat eremutan aritu izan dira taldekideak:
Euskal Idazleen Elkartearen
hasiera urratsetan,
alfabetatze mugimenduaren
hastapeneko ahaleginetan,
UEUren
bideratze lanetan; eta, batez ere,
EKBn
eta Kontseiluan,
UZEIn
eta
Eusenorren
,
Anaitasuna
aldizkarian eta
Euskaldunon Egunkaria
-n,
Elkar
Fundazioan eta
Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioan
, unibertsitatean, eta abar.
Erakunde publikoekin lankidetzan ere aritu izan dira,
Nafarroako Gobernuarekin
eta
Eusko Jaurlaritzarekin
.
Euskararen erakunde publiko orokorra dugun
Euskaltzaindian
kide, batzordekide eta lankide izan dira taldekideak.
≪
|
Lortu duzue behinola Arantzazun hasi zen asmo hura euskaldun guztiontzat errealitatea izatea, eta, gainera, ezinbesteko erreferentzia! Ekin eta jarrai! Joseba, Joxe, Paulo eta Joan Mari, laurok zarete euskaltzain!
|
≫
|
?
Andres Urrutia
Euskaltzainburua
|
Jakin Taldearen argitalpen nagusia
Jakin
aldizkaria bada ere liburuak ere argitaratu ditu aldizkariaren osagarri gisa.
1961an administrazioak aldizkaria eten zuenean hainbat liburu argitaratu zituen taldeak aldizkariaren hutsunea betetzeko. Era berean, 1969an aldizkaria legez kanpo utzi zutenean
Jakin Sorta
saila abiarazi zuten hamar liburu argitaratuz 1975a arte.
Jakin Taldearen beste proiektuetako bat
Jakin Liburu Sorta
izan zen eta bertan 28 liburu argitaratu zituzten 1971-1981 urteetan. Euskarazko entziklopedia unibertsal eta orokorra osatzeko asmoz liburuxka monografikoetan jakintza modernoetako gaiak bildu ziren.
1990eko hamarkadan
Jakin Irakurgaiak
sailari ekin zitzaion
Joxe Azurmendiren
ardurapean. Sail horretan pentsamenduaren dibulgazioa sustatu nahi da autore eta gai ezberdinak aurkeztuz. Hasi zenetik 45 liburu argitaratu dira sail horretan.
- ↑
a
b
Torrealdai, Joan Mari. (2018-12-19).
Jakin, Arantzazutik mundu zabalera.
Jakin Fundazioko lehendakariaren diskurtsoa, Jakin Talde historikoaren izenean, Gipuzkoako Urrezko Domina jasotzeko ekitaldian.
.
- ↑
ORAIN GIPUZKOA.
Gipuzkoako Urrezko Domina ohorezko bereizgarriaren emate ekitaldia.
(Noiz kontsultatua: 2018-12-20)
.
- ↑
Torrealdai, Joan Mari. (2016).
Biografiatik bibliografiara. in Joan Mari Torrealdai. Manuel Lekuona Saria / Premio Manuel Lekuona. 2015.
Jakin, Eusko Ikaskuntza., 5-24 or.
.
- ↑
Argia. (2014-04-16).
≪Jakinek zuzendaritza berria aurkeztu du, Lorea Agirre buru≫
Argia
(Noiz kontsultatua: 2019-01-03)
.
- ↑
≪Usurbilgo Udalak, JAKINEK eta UEUk hitzarmena sinatu dute :: berriak :: Udako Euskal Unibertsitatea≫
www.ueu.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-06-16)
.
- ↑
≪Jakin Jardunaldiak: 'Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak' - Agenda≫
Usurbil
(Noiz kontsultatua: 2023-08-01)
.
- ↑
≪EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza (Jakin jardunaldia) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea≫
ueu.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-07-07)
.
- ↑
≪Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? (Jakin Jardunaldia) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea≫
www.ueu.eus
(Noiz kontsultatua: 2021-06-15)
.
- ↑
Jakin jardunaldiak 2021. Bideoak. Krisi ekosozialaren erdian: Eli eta Manex Pagola (itxiera).
Jakin
.
- ↑
≪'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldiko hitzaldien bideoak≫
www.jakin.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-07-24)
.
- ↑
≪Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea≫
www.ueu.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-06-16)
.
- ↑
≪'Maitasuna politikoa da' Jakin Jardunaldiko hitzaldiak ikusgai≫
www.jakin.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-06-16)
.
- ↑
≪Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen. (Jakin jardunaldiak) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea≫
www.ueu.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-06-16)
.
- ↑
≪UEU-ren udako ikastaroen baitako Usurbilgo Jakin Jardunaldiak aurkeztu dituzte - Usurbil≫
Noaua.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-06-16)
.
- ↑
≪Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila (VII): Bego Huarte - Jakin.eus≫
www.jakin.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-06-16)
.
- ↑
≪'Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua' (I) Mari Luz Esteban eta Ignazio Aiestaran - Jakin.eus≫
www.jakin.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-06-16)
.
- ↑
≪Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua. Jakin jardunaldiak. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea≫
www.ueu.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-06-16)
.
- ↑
≪≪Jakin plaza izan da≫≫
www.jakin.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-08-12)
.
- ↑
Ugarte Irizar, Itziar.
≪≪Pulpitu ez, plaza izan da Jakin≫≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2019-08-12)
.
- ↑
Artola, Amalur. (2018).
≪Joan Mari Torrealdai: ≪Herrigintzan, euskaltzaletasunari aitortu behar zaio zentraltasuna≫≫
GARA
(Noiz kontsultatua: 2019-08-12)
.
- ↑
Otermin, Jon. (2018).
≪Euskal Kultura modernitatean jartzeagatik. Noticias de Gipuzkoa≫
Noticias de Gipuzkoa
(Noiz kontsultatua: 2019-08-12)
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
Ibargutxi, Felix. (2018).
≪Urrezko Domina jaso dute ≪Jakineko mosketeroek≫≫
El Diario Vasco
(Noiz kontsultatua: 2019-08-12)
.
- ↑
≪'Jakin' aldizkariak jasoko du Durangoko Azokako Argizaiola saria≫
Argia
2006-11-23
(Noiz kontsultatua: 2019-08-12)
.
- ↑
≪"Jakin" aldizkarirako izango da Durangoko Azokaren Argizaiola saria - GARA - euskalherria.com≫
gara.naiz.eus
(Noiz kontsultatua: 2019-08-12)
.
|
---|
1992–2000
| |
---|
2001–2010
| |
---|
2011–2020
| |
---|
|