Jacques Ozanam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Ozanam
Bizitza
Jaiotza Sainte-Olive 1640ko ekainaren 16a
Herrialdea   Frantzia
Heriotza Paris 1718ko apirilaren 3a  (77 urte)
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k) Abraham de Moivre
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak matematikaria
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia

Jacques Ozanam ( Sainte-Olive Ain , 1640ko ekainaren 16a ? Paris , 1718ko apirilaren 3a ), matematikari frantses ospetsua izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bouligneuxen jaioa, Ain en Rhone-Alpetan familia judu aberats baten semea zen baina, judaismo utzita, katolikoa egin zen. Aitaren eraginez, hasiera batean teologia ] ikasi zuen baina gazte-gaztetik matematikak erakarria sentitu zen; hori zela eta, irakaslerik gabe, bere kabuz, geometria ikasi zuen. 15 urtez matematikari buruzko tratatu bat idatzi zuen. Aita hil zenean, teologia baztertu zuen eta Lyonen matematika ikasteari ekin zion. Aitaren heriotzak beste eragina izan zuen: familiaren ondare guztia bere anaiaren eskuetara joan ziren eta bera ia pobrezian gelditu zen. Aurrera ateratzeko matematika klaseak ematen hasi zen. [1]

1670 trigonometriako eta logaritmo taulak argitaratu zituen. Taula horiek aurrekoak baino ( Adriaan Vlacqek , Bartholomaeus Pitiscusek eta Henry Briggsek prestatuak) askoz zehatzagoak ziren. Ozanam Parisera joan zen eta, klase partikularrak ematen, aurrera atera zen.

Bere obra batzuek ospe handia lortu zuten. Esaterako, Les six livres de l'Arithmetique de Diophante augmentes et reduits a la specieuse liburuak Gottfried Leibniz saria lortu zuen. Recreations mathematiques et physiques (1694) bere liburu ezagunena da eta hizkuntza askotara itzulia izan zen; oraindik orain erabilia da. 1701tik Frantziako Zientzien Akademiaren partaidea izan zen. [2]

Matematikariaren azken urteak gogorrak izan ziren. Emaztearen heriotzak depresiora eraman zuen. Espainiako Ondorengotza Gerran ikasleak galdu zituen. 1717an Parisen hil zen, 77 urte zituelarik, erabateko pobrezian. [3]

Ozanamen liburu bat.

Obra [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Matematika [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Table des sinus, tangentes, et secantes (Lyon, 1670)
  • Geometrie pratique (Paris, 1684)
  • Traite des lignes du premier genre (Paris, 1687)
  • De l'usage du compas (Paris, 1688)
  • Dictionnaire mathematique (Paris, 1691)
  • Cours de mathematiques (Paris, 1693, 5 liburuki, ingelesez, Londres, 1712)
  • Recreations mathematiques et physiques (Paris, 1694, 2 liburuki, Montucla berbegiratua, Paris, 1778, 4 liburuki, Huttonek ingelesez itzuli zuen, Lodres, 1803, 4 liburuki., Edward Riddlek azken errebisioa, Londres, 1844)
  • Nouvelle Trigonometrie (Paris, 1698)
  • Nouveaux Elements d'Algebre (Amsterdam, 1702)

Gnomonika [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • La Perspective (Paris, 1711).
  • Recreations mathematiques et physiques (Paris, 1694). Gnomonikaren maisu-lana.
  • Methode generale pour tracer des cadrans (Paris, 1673 ).

Arkitektura [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Traite de la fortification (Paris, 1694)
  • Methode facile pour arpenter (Paris, 1699)

Astronomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • La Geographie et Cosmographie (Paris, 1711 )

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Ozanam Aldatu lotura Wikidatan