Jerome Savary

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerome Savary
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Jean Jerome Savary
Jaiotza Buenos Aires 1942ko ekainaren 27a
Herrialdea   Frantzia
Heriotza Levallois-Perret 2013ko martxoaren 4a  (70 urte)
Hobiratze lekua Crematorium-columbarium du Pere-Lachaise (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza : minbizia
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Ecole nationale superieure des arts decoratifs (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea , antzerki zuzendaria , dramagilea , film-zuzendaria , tronpeta-jotzailea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Musika instrumentua tronpeta

laboiteareves.fr
IMDB: nm0004594 Allocine: 35600 Allmovie: p109994
Musicbrainz: cfe6bc9b-e621-4ee4-97d6-23dbdaa2cb13 Discogs: 1514125 Find a Grave: 106209439 Edit the value on Wikidata

Jerome Savary ( Buenos Aires , Argentina , 1942ko ekainaren 27a - Paris , Frantzia , 2013ko martxoaren 4a ) antzerkilaria izan zen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Aita frantsesa zuen, eta ama, berriz, estatubatuarra. Gaztaroa Frantzia , Hego Amerika eta Ameriketako Estatu Batuen artean igaro zuen. Grand Theatre Panique (1965) konpainia sortu zuen, Fernando Arrabal espainiar antzerkilariarekin batera. Ondoren, berak bakarrik, Le Grand Magic Circus (1968) sortu zuen, eta harekin muntatu zituen Zartan, frere mal aime de Tarzan (1970, Zartan, Tarzanen anaia gaitzetsia ), Cendrillon et la lutte des classes (1973, Errauskine eta klaseen borroka ) eta De Moise a Mao (1974, Moisesetik Maora ).

1970eko hamarraldiaren bukaeran, lan klasikoak eta operak antolatu zituen. Antzerki-zuzendaria izan zen frantses zerbitzu publikoan. Hainbat eskualdetako zentro dramatikoetako arduradun izan ondoren, Parisko Theatre national de Chaillot zuzendu zuen 1988az geroztik. Horretaz gainera, espezialista egin zen lan lirikoetan (Prokofieven Gerra eta Bakea , 1991) eta antzerki musikaletan ( Cabaret , 1987). Komedian ere aritu zen: Moliereren Aitoren seme burgesa lanean, M. Jourdainen papera egin zuen, eta hiru modu desberdinetan eraman zuen antzerkira (1981, 1989 eta 1996). 2000tik 2006ra, Opera-Comique antzokiaren zuzendari izan zen. 2007tik 2013ra bere antzerki-taldea izan zuen: La Boite a Reves.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerome Savary Aldatu lotura Wikidatan