Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Natividad Diaz Ayuso
(
Madril
,
Espainia
,
1978ko
urriaren 17a
) espainiar politikaria da,
Alderdi Popularreko
kidea.
Madrilgo Erkidegoko
presidentea da
2019ko
abuztuaren 19az
geroztik. Era berean, Madrilgo Erkidegoko Alderdi Popularraren bozeramailea eta komunikazio idazkariordea da.
[1]
Kazetaritzan lizentziaduna da
Madrilgo Complutense Unibertsitatean
, eta Komunikazio Politiko eta Protokoloan masterduna unibertsitate berean.
[2]
2005ean
Alderdi Popularreko
kide egin zen.
2019ko Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeetan
haren alderdiaren hautagaia izan zen. Bigarren postuan geratu zen
PSOEren
atzetik, baina
Ciudadanos
eta
Vox
alderdien babesa jaso eta Madrilgo Erkidegoko presidente izendatu zuten. 2021eko martxoaren 10ean, Madrilgo Autonomia Erkidegoko hauteskundeak aurreratu zituen,
Ciudadanos
alderdi gobernukideak zentsura mozioa aurkeztuko ziola igarri zuenean,
Covid19 pandemiaren
erdian.
[3]
Haren zenbait adierazpenek txundimena piztu dute, hala nola goiburu dikotomiko zaharren erabilera bere Madrilgo hautagaitza aurkezteko ("askatasuna ala komunismoa"),
[4]
faxista deitua izatea "alde onean egotea" dela esatea
[5]
edo, ingurumenerako babes neurriak ez aplikatzeko, "auto pilaketak Madrilgo identitate ikur bat" direla nabarmentzea.
[6]
Historiari, Espainiari eta katolizismoari buruzko haren ikuspegia akritikotzat, dogmatikotzat eta erabat ezjakintzat jo da.
[7]