Wikipedia, Entziklopedia askea
Irati Martin Rodriguez
(
Durango
,
Bizkaia
,
2003ko
uztailaren 6a
)
[1]
bizkaitar
futbolaria
da, aurrelari jokatzen du.
[2]
2021-2022 denboraldia sekulakoa egin zuen Euskal Ligan, eta mailako
Pitxitxia
, golegile nagusia izan zen. 18 urterekin Eibarko lehenengo taldean hasi zen.
[3]
[4]
2024an Atheticen bigarren mailako taldean hasi zen.
[5]
Landako eskolan eman zizkion lehenengo ostikadak baloiari. Handik Ezkurdi klubera pasatu zen eta kadete adina zuenetik, 2019tik, Eibarren ibili da.
[6]
[7]
2021eko ekainaren 19an egin zuen debuta lehenengo taldeaz, Malen Olaneta eta Uxue Guezalarekin batera.
[8]
2021-2022 denboraldian mailako golegile nagusia izan zen Euskal Ligan, Pitxitxia, 25 gol sartuta. Horrek lehenengo talderako atea zabaldu zion 18 urterekin.
2022-2023 denboraldiaurrea gogorra izan zen, baina beteranoen babesa izan zuen Jujuba Cardozo zelaitik kanpo eta Sheila Elorza, Ane Perez, Noelia Garcia eta Ane Camposek zelai barruan. Azken horiek taldearekin bat egiten lagundu zioten. Eibar taldearen helburua lehenengo Mailara bueltatzea da. Gainera formatua aldatu berri dute, estatu osorako multzo bakarra baitago eta urrutiago bidaiatu beharko baitute:
Andaluziara
,
Galiziara
… Eibarrek entrenatzaile berria du aurten, Antiguoko mutilen taldea entrenatzetik etorritako 29 urteko Yeray Martin andoaindarra.
Golerako sena duen Irati Martineren ustez, badu zer hobetu:
“Fisikoki asko hobetu behar dut, kategoria batetik bestera dagoen alderik handiena horixe delako. Eta baloia dudanean azkarrago pentsatzen eta gauzak arinago egiten ahalegindu behar dut.”
SD Eibarrek utzita, Bigarren RFEF mailako Racing Femeninas taldean ibili ondoren, 2024an Athleticen bigarren mailako taldean hasi zen Jonathan Ledesmarekin entrenatuta.
[9]
- 2021-2022 denboraldiko Euskal Ligako
Pitxitxia.
[5]