Inguxetia
[1]
(
errusieraz
:
Респу?блика Ингуше?тия
,
translit.
:
Respublika Inguxetia
;
inguxeraz
: Г?алг?ай Мохк,
?al?aj Moxk
),
Errusiako
subjektu federal
bat da,
errepublika
bat zehazki,
Iparraldeko Kaukason
kokaturik dagoena. 3.685 km²ko eremua du (hiri federalak ?hau da,
Mosku
eta
San Petersburgo
? baztertuz, Errusiako sunjekturik txikiena da) eta
2010ean
412.529 biztanle zituen
[2]
. Hiriburua
Magas
da. Errusia barruan autonomia-maila handienetakoa duen errepubliketako bat da.
1936
-
1991
bitartean,
Txetxenia-Inguxia
errepublika autonomoaren zatia izan zen. 1991n, txetxeniarrek burujabetasuna aldarrikatu zutenean, errepublikatik bereizi ziren.
Inguxetia Errusiako hego-mendebaldean dago,
Kaukaso
mendilerroaren iparraldeko isurialdean. Ekialdean
Txetxeniarekin
du muga, iparralde eta mendebaldean
Ipar Osetia-Alaniarekin
, eta hegoaldean
Georgiarekin
[3]
.
Errepublikaren hegoaldean Kaukasoko mendiak daude (4.492 m). Iparraldean lur behereak dira nagusi, eta han bizi dira biztanle gehienak. Ekonomia-jarduera nagusiak ere han daude. Inguxetiako ibai nagusiak
Sunzha
(
Terek
ibaiaren adarra) eta
Assa
(Sunzharen adarra) dira. Klima lehorra du eta epela, tokian tokiko ezaugarri eta gorabeherekin.
1989
. urteko erroldaren arabera, 164.000
ingux
inguru bizi ziren
Txetxenia-Inguxia
errepublika autonomoan.
1995
inguruan, baina, asko handitu zen Inguxetiako biztanle kopurua, 100.000 iheslari inguru iritsi baitziren (
txetxenak
, inguxak eta errusiarrak)
Txetxeniako gerratik
ihes, eta beste 50.000 ingux
Alania
auzo-errepublikatik, ingux eta alaniarren arteko borroketatik ihes.
2010ko
erroldaren arabera, Inguxetiako 412.529 biztanleetatik gehienak (%94,1) inguxak ziren, %4,6 txetxenak, eta %4,6 errusiarrak
[2]
Talde
etnikoa
|
1926ko errolda
|
1939ko errolda
|
1959ko errolda
|
1970ko errolda
|
1979ko errolda
|
1989ko errolda
|
2002ko errolda
|
2010ko errolda
|
Kopurua
|
%
|
Kopurua
|
%
|
Kopurua
|
%
|
Kopurua
|
%
|
Kopurua
|
%
|
Kopurua
|
%
|
Kopurua
|
%
|
Kopurua
|
%
|
Inguxak
|
47.280
|
%61,6
|
79.462
|
%58,0
|
44.634
|
%40,6
|
99.060
|
%66,0
|
113.889
|
%74,2
|
138.626
|
%74,5
|
361.057
|
%77,3
|
385.537
|
%94,1
|
Txetxenak
|
2.553
|
%3,3
|
7.746
|
%5,7
|
5.643
|
%5,1
|
8.724
|
%5,8
|
9.182
|
%6,0
|
19.195
|
%10,3
|
95.403
|
%20,4
|
18.765
|
%4,6
|
Errusiarrak
|
24.185
|
%31,5
|
43.389
|
31.7%
|
51.549
|
%46,9
|
37.258
|
%24,8
|
26.965
|
%17,6
|
24.641
|
%13,2
|
5.559
|
%1,2
|
3.321
|
%0,8
|
Ukrainarak
|
1.501
|
%2,0
|
1.921
|
%1,4
|
1.763
|
%1,6
|
1.068
|
%0,7
|
687
|
%0,4
|
753
|
%0,4
|
189
|
%0,0
|
2.009
|
%0,5
|
Besteak
|
1.215
|
%1,6
|
4.549
|
%3,3
|
6.438
|
%5,9
|
3.978
|
%2,7
|
2.852
|
%1,9
|
2.781
|
%1,5
|
5.086
|
%1,1
|
Inguxen
hizkuntza,
Inguxera
,
Kaukasiako hizkuntza-talde batekoa
da eta
txetxenerarekin
estuki lotuta dago Inguxak
txetxenekin
ahaidetuta daudelako;
latindar alfabetoaz
idazten zen
1923an
, baina
1938
. urteaz geroztik
alfabeto zirilikoz
idazten hasi zen. Inguxetiako biztanle asko
errusieraz
mintzatzen dira.
IX.
eta
XVI. mendeen
bitartean, lurralde honetako biztanle askok georgiar
eliza ortodoxoaren
erlijioa bereganatu zuten (Ekialdeko ortodoxoa).
XIX. mendean
, bai inguxak, bai txetxenak musulman egin ziren, eta egun
islama
nazio-batasunaren eta herri-nortasunaren osagai garrantzitsua da inguxetiarrentzat.
Inguxak
mendian bizi izan ziren
XVI.
-
XVII. mendeak
arte, eta orduan lautadara jaisten hasi ziren.
1810ean
Errusiako Inperioak
Inguxetia bereganatu zuen. Errusiarrek gotorlekuak eraiki zituzten, eta gogor zapaldu zituzten inguxak.
1858an
, baina, inguxak
Nazranen
matxinatu ziren. Nolanahi ere, inguxak ez ziren txetxenak bezain oldartsuak izan.
XIX. mendearen
erdialdean, Shamileko matxinadan
Kaukasiako
herriak errusiarren aurka altxatu zirenean ere, gutxienak ziren inguxak.
1917ko
Errusiako Iraultzan
eta ondorengo
Gerra Zibilean
, zenbait gudu izan ziren Inguxetian
Armada Gorriko
komunisten eta
Armada Zuriaren
artean.
1920an
sobietarrek beren aginpidea ezarri zuten Inguxetian, eta
1924an
Inguxetiako Oblast Autonomoa sortu zen, Errusia sobietarraren mendean;
Vladikavkaz
(egun,
Alaniaren
barruan) zen administrazio-zentro nagusia.
1934an
, Inguxetia eta Txetxenia
Txetxenia-Inguxia
oblast autonomoa (
1936
. urteaz geroztik, errepublika autonomoa) eratzeko elkartu ziren.
1944an
,
Bigarren Mundu Gerran
,
Stalinek
naziei laguntzea leporatu zien inguxetiarrei, eta
Erdialdeko Asiara
deportatu zituen. Inguxetiarrak
1957an
itzuli ziren beren lurraldera, eta Prigorodni barrutia, erbestealdian errusiarrek Alaniaren mendean utzitako eskualdea, atzera itzul ziezaieten eskatu zuten.
1991n
,
Sobietar Batasuna
desegin baino pixka bat lehenago Txetxeniak burujabetasuna aldarrikatu zuenean, inguxak Txetxeniatik banandu ziren eta beren errepublika sortu zuten.
1992ko
abenduan, Errusiako Diputatuen Kongresuak Inguxetia Errusiaren barruko errepublika burujabe ezagutu zuen. Errepublika berriak Ipar Osetiaren mendeko barrutia itzul ziezaion eskatzen segitu zuen, eta
1992an
bi herriak borrokan hasi ziren. Osetian bizi ziren 50.000 inguxetatik gehienak ihes egitera behartu zituzten, eta Inguxetian babesturik bizi dira egun.
Nekazaritza da Inguxetiako ekonomia-jarduera nagusia. Mendialdeko biztanleek abereak hazten dituzte, eta lur behereetakoek, berriz, lurra lantzen dute.
Petrolioa
, meatzaritza eta manufakturak ere garrantzi handikoak dira ekonomiaren aurrerabiderako.
Inguxetiak lehendakaria eta biltzar nazionala ditu, bozketa bidez hautatuak. Errepublikak hiru aulki ditu Errusiako Biltzar Federalean: bi Federazioaren Kontseiluan (goi-ganbera) eta bat Estatu Duman (behe-ganbera). Inguxetiak Federazioaren Kontseiluan dituen ordezkariak Errepublikako lehendakaria eta Biltzar Nazionaleko talde parlamentario handienaren buruzagia dira.
2009ko
ekainean,
Iunus-Bek Ievkurov
presidentea autoan zihoan errepidean lehergailu bat eztandarazi zuten; Inguxetiako presidentea larriki zauritu zuten, eta haren gizazain bat hil egin zen eztandaren ondorioz.
[4]