- Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Elortza (argipena)
≫.
Igor Elortza Aranoa
(
Durango
,
Bizkaia
,
1975eko
abuztuaren 18a
)
bertsolaria
da.
Durangon jaio zen eta kale-giroan hazi, jatorri baserritarreko langile familia batean: jostuna eta euskara irakaslea izan du ama, eta tornularia aita. Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan
Jon Lopategirekin
eta Durangoko bertso eskolan
Santi Belarrekin
. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin ere lehian eta plazan.
1991tik
hasita, hiru hamarkadatan beste hainbeste belaunalditako bertsolariekin aritu da plazan. Bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik, bestelako adierazpide artistiko batzuetan ere jardun izan du: bertso doinu berriak, bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintza, gazte literatura, artikulugintza, publizitatea, markagintza...
Bi mila saiotik gora egin ditu honezkero,
[1]
bost bider izan da
Bizkaiko txapeldun
, eta Euskal Herriko hiru finaletan lehiatu da. Kultur eragiletzan ere jarduten da:
Bertsozale Elkarteko
eta
Plateruena
Durangoko kafe antzokiko zuzendaritzakide izan da, eta Euskal Herri mailako zein tokiko talde eta elkarte ugarirekin elkarlanean ere hainbat ekimenetan hartu du parte. 2018tik,
Euskal Herriko Bertsozale Elkarte
ko lehendakaritzako partaide da.
Wordker moduan aurkeztu izan du bere burua: berbagin, palabrador, paroletarien. Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen
EHUn
, Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa egin zuen
MUn
eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra
UABn
.
Lehen plaza
Gernika
izan zuen
1988an
, 13 urterekin,
Bizkaiko
Eskolarteko Txapelketan.
Kobratutako lehen saioa
Durangoko
bertso-eskolakoekin egin zuen,
Izurtzan
,
1989ko
udaberrian, 1.000 pezeta jasoz.
- Bizkaiko
Eskolarteko Txapelketa:
- 1988
: finalista (txikitan)
- 1989
:
txapeldun (txikitan)
- 1990
: finalista. Handien mailan
- 1991
: txapeldun orde
- 1992
: finalista (handitan)
- 1993
:
txapeldun (handitan)
.
- Araba
-
Bizkaiko
txapelketa:
- 1990
: finalista (seigarren)
- 1992
: finalista (laugarren)
- 1994
: finalista (laugarren)
- 1996
: finalista (hirugarren)
- 1998
:
txapelduna
.
- Anonyme Popular
proiektua jarri zuen martxan
Rafa Rueda
musikariarekin batera.
- Anonyme Popular
(Zart, 2022).
[4]
- Gazteentzako nobela bat argitaratu zuen:
- Margolana
(Zubia-Santillana 1999 - Galtzagorri Saria 2001).
[5]
- Le Petit Theatre de Pain
,
Artedrama
eta
Dejabu
taldeen arteko elkarlanean bi antzezlan:
- Errautsak
(2010 - Donostia Antzerki Saria 2011).
[6]
- Francoren bilobari gutuna
(2016 - Donostia Antzerki Saria 2017).
[7]
- di-da Komunikazio Agentzian publizitate eta markagintza lanak egin ditu.
[8]