Wikipedia, Entziklopedia askea
III. mendeko krisialdia
235
eta
284
bitarteko gerra zibileko eta kaos ekonomikoko egoerari ematen zaion izena da. Krisiak instituzioetan, gizartean eta ekonomian aldaketa sakonak eragin zituen. Hori dela eta, batzuen ustez
Antzinatea
eta
Erdi Aroa
bereizten duen epea da III. mendeko krisi hau.
50 urte horietan hiru krisi aritu ziren
Inperioa
erasoan: gerra zibilak, kanpoko inbasioak eta
hiperinflazioa
. Inperioko bideragarritasunak etorkizun latzena zuenean,
Dioklezianoren
erreformek (Inperioa bitan banatzea besteak beste) berpiztu egin zuten. Honela, Inperioa
Dominatu
izeneko epean sartu zen. Hurrengoak
Tetrarkia
eta
Berant Erromatar Inperioa
izan ziren.
III. mendeko krisialdian,
Erromak
20 edo 25 enperadore inguru izan zituen. Zehatz esatea ez da erraza, aldi berean titulua askok aldarrikatu zutelako. Gehienak jeneralak ziren.
Inperioko
zati baten gaineko boterea lortzen zuten berehala bataila batean galtzeko. 2 edo 3 urtez gobernatu zuten batez beste.