Wikipedia, Entziklopedia askea
Hostiliano
(
latinez
:
Gaius Valens Hostilianus Messius Quintus
;
230
-
251
) erromatar enperadorea izan zen 251n,
Dezioren
semea zelako. Hortaz,
Herenio Etruskoren
anaia zen.
Dezio
aitak tronua eskuratutakoan, Hostilianok printze baten tratamendua jaso zuen, nahiz eta beti
Herenio Etrusko
anaiaren atzetik zebilen,
Herenio
zaharragoa eta oinordekoa zelako. 251ko hastapenean,
Deziok
Herenio
enperadore izendatu zuen. Hostilianok, orduan,
princeps iuventutis
(Gaztaroko printzea) titulua jaso zuen.
Urte berean,
Kniva
godoen erregearen kontra egin zuten bi enperadoreek, Danubioko mugan egindako erasoak zigortzeko nahian. Hostiliano
Erroman
geratu zen, eskarmentu gutxikoa zela eta. Herenia, haren ama, enperadoreorde geratu zen.
Kanpaina hondamen itzela izan zen.
Herenio
zein
Dezio
hil ziren. Legioek
Treboniano Galo
aldarrikatu zuten enperadore, baina
Erroman
, Senatuak Hostilianoren eskubideak onartu zituen.
Treboniano Galo
jeneral errespetagarria zen, eta Senatuaren ebazpena onartu zuen. Alabaina, urte horretan bertan, izurrite batek Hostiliano hil zuen. Azken 40 urtetan heriotza naturala zeukan lehen enperadorea izan zen. Egoera horretan,
Treboniano Galok
hartu zuen tronua,
Volusiano
semearekin batera.