Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilario
[1]
(
Sardinia
, ? -
Erroma
,
468ko
otsailak 29
)
Eliza Katolikoko
Aita Santua
izan zen
461
eta
468
bitartean.
Artxidiakono
bezala Leon I.a Handia aita santuaren ordezkari bezala aritu zen
449an
ospatu zen
Efesoko kontzilioan
, Efesoko lapurreta bezala ezagutua izan zena
Flaviano Konstantinoplakoaren
zigorraren aurka agertuz,
Dioskoro I.a Alexandriakoa
alexandriar aitalehen
monofisitaren
aurka aritzea suposatu ziona, baita Konstantinoplatik zein Erromatik urruntzera behartua egotea ere bere bizia salbatu ahal izateko.
Aita Santu bezala eman zuen denboran
Espainia
eta Galiako eliza ordenamenduari arreta berezia jarri zion, bi lurralde hauek, barbaroen inbasioen ondorioz kaosean murgilduta baitzeuden.
Hilariok bi otoitzleku eraikiarazi zituen Laterango baptisterioetan, bata San Joan bataiatzailearen omenez eta bestea San Joan apostoluaren omenez, bere ustez honen bitartekaritzari esker salbatu ahal izan baitzen Efesoko kontzilioan izan zuen parte hartzearen ondoren. Gurutze Santuaren omenezko kapera bat ere eraikiarazi zuen baptisterioan, komentu bat, bi bainugela publiko eta liburutegiak
San Lorentzo Harresiz Kanpoko Elizaren
ondoan, non
468ko
otsailak 29an
(ziurra ez den data) hil ondoren lurperatua izan zen.