Wikipedia, Entziklopedia askea
Hermann Buhl
(
1924ko
irailaren 21a
-
1957ko
ekainaren 27a
)
austriar
alpinista
bat izan zen.
Bigarren Mundu Gerra
ondorengo jarraiko urteetako
Austria
eta munduko alpinista onenetakotzat jo izan da.
- 1953
Lehenbiziko igoera
Nanga Parbat
(8.125 m) mendira, era berean alpinista batek bakarka zortzimilako bat igotzen zuen lehenengo aldia izan zen.
- 1957
Lehenbiziko igoera
Broad Peak
(8.047 m) mendira, oraingoan
Markus Smuck
buru zen taldearen barnean burutu zuen, mendizale haien artean
Kurt Diemberger
ere bazegoelarik.
Hermann Buhlek bere Broad Peak mendiko igoera arrakastatsua lortu eta handik gutxira hil zen, une horretan, berriz ere Kurt Diemberger mendizalearekin batera
Chogolisa
(7.665 m) mendia igo nahian ari zirela.
Bi gizasemeak gailurrera hurbiltzen ari zirelarik, Hermann Buhlen oinazpiko sabaia apurtu eta bertan behera amildu zen. Bere gorpua ez da inoiz aurkitu ahal izan.