Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry King
(
Christiansburg
,
Virginia
,
1886ko
urtarrilaren 24a
-
Toluca Lake
,
Kalifornia
,
1982ko
ekainaren 29a
)
Ameriketako Estatu Batuetako
zinema zuzendaria izan zen. Zuzendaritzan hasi aurretik, aktore aritu zen antzerkian eta hainbat filmetan.
Oscar sarietarako
bitan izendatu zuten, nahiz eta halakorik ez jaso.
Tyrone Power
eta
Gregory Peck
Kingen aktore kutunak izan ziren, eta bere filmetako askotan agertu ziren. Ehun filmetik gora sinatu zituen.