Wikipedia, Entziklopedia askea
Helmuth Pohle
hegazkilari alemaniarra izan zen
Bigarren Mundu Gerran
.
Espainiako Gerra Zibilean
frankistekin ibilitakoa,
[1]
1939ko
urrian Alemaniaren Erresuma Batuaren aurkako lehen aire erasoa zuzendu zuen; operazioan eraitsi eta harrapatu egin zuten. Bigarren Mundu Gerrako lehen gerra-preso alemaniarra izan zen.
[2]
Helmuth Pohle taldeko (Gruppenkommandreur) ofiziala izan zen,
Kampfgeschwader 30ekoa
(
Westerland
, Alemania), eta River Fortheko batailan eraso alemaniarra zuzendu zuen. 1939ko urriaren 16an, 11: 00etan,
Junkers Ju 88
hamabost hegazkinekin, Alemaniatik atera zen. Westerland Britainia Handitik
Luftwaffeko
baserik hurbilena zen. Hamabost hegazkineko taldea 14:30ak aldera abiatu zen
Forth zubira
. Alemaniako inteligentziak uste zuen ez zegoela Spitfieren eskuadroirik Eskozian.
603 Sqn-en agindupeko ofiziala, Ernest Stevens eskuadroiaren liderrak eraitsi zuen; hegazkin hori bere egoitza RAF Turnhousen zuen (orain
Edinburgheko aireportua
). Pohleren hegazkina ez zen Erresuma Batuan lurreratu, itsasoan baizik,
Crailetik
hiru milia ekialdera. Lau laguneko tripulaziotik bizirik atera zen bakarra izan zen. Pohle, preso, Edinburgoko gaztelura eraman zuten.
[3]
Geroago
Franz von Werra
hegazkinlari alemaniarrari ihes egiten lagundu zion.